Nettie Stevens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nettie Stevens
Nettie Stevens.jpg
Bizitza
Jaiotza Cavendish1861eko uztailaren 7a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Baltimore1912ko maiatzaren 4a (50 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: bularreko minbizia
Hezkuntza
Heziketa Westfield State University
Stanford Unibertsitatea
Bryn Mawr College 1903) Ph.D.
Irakaslea(k) Theodor Boveri
Ikaslea(k) Alice Middleton Boring
Jarduerak
Jarduerak biologoa, genetista eta zoologoa
Jasotako sariak

Nettie Stevens (Cavendish, Vermont, 1861eko uztailaren 7a - Baltimore, Maryland, 1912ko maiatzaren 4a) estatubatuar genetista bat izan zen. Bere ekarpen garrantzitsuenetako bat sexua zehazten duten kromosomak deskribatzea izan zen. Enbriologian eta zitogenetikan ere hainbat ekarpen egin zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nettie Stevens[1] [2]1861eko uztailaren 7an jaio zen Cavendishen. Julia Adams eta Efraïm Stevens ziren bere gurasoak, bi anai eta ahizpa bat zituen, bera hirugarrena zen. Bi anaiak ez zituen ezagutu, bera jaio baino lehen hil baitziren. 1865ean bere ama hil zen, hortik gutxira bere aita berriro ezkondu zen. Ondorioz, Westford-era bizitzera joan behar izan zuen[3].




Westforden, Nettie ikastetxe publiko batera joan zen, bertan azkar aurkitu zituen bere gaitasun intelektualak. Bi urteetan lau urtekoa zen kurtsoa burutu zuen Westfield Normal Schoolean (orain Westfield State College). Bere gelako lehenengoa bezala graduatu zen. Bere ahizpak ere kalifikazio bikainak lortu zituen, ondorioz, Westfielden ikastetxean hamaika urteetan graduatu ziren lehen hiru emakumetako bi izan ziren[3].




Graduatu ondoren irakasle eta liburuzain moduan lan egin zuen, unibertsitatera joateko behar zuen dirua aurrezteko. 1896ean hogeita hamabost urterekin bere ametsa lortu zuen, Stanford Unibertsitatean matrikulatu zen. 1899an lizentziatura bukatu zuen, urte bat beranduago masterreko ikasketak burutu zituen eta doktoretzako tesia idatzi zuen: Studies on Ciliate Infusoria. Tesia bere lehen lan argitaratua izan zen eta Proceedings of the California Academy of Science-n agertu zen.

1903 urtean doktoretza lortu zuen Bryn Mawr Collegen, Filadelfian. Bertan Nettiek Edmund B. Wilson eta Thomas H. Morgan biologoekin kointziditu zuen, gero beraiekin lan egingo zuen.

Bere emaitza bikainekin beka bat lortu zuen atzerrira ikastera joateko. 1901-1902 urteetan zehar Europara bidaiatu zuen bere ikerketa-esperientzia zabaltzeko. Napoliko Zoologia Geltokian lan handia egin zuen; gainera Würzburg Unibertsitateko Zoologia institutuan denbora bat igaro zuen, Theodor Boveriren laborategian[4]. Bertara 1908an itzuli zen eta urtebetez egon zen. Boveri kromosomek betetzen zuten papera ondoregotzan ikertzen hari zen, seguruenik bertan piztuko zitzaion Stevenseri gaiarekiko interesa.

Egindako Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jane Maienschein biologiaren historialariak dioenez, XIX. mendearen hasieran biologo eta filosofo ebolutzaileek sexu-determinazioari buruz ehunka teoria proposatu zituzten. Nettie Stevensek ikerketak egin zituen garaian, hiru teoria nagusi zeuden gaiari buruz:

  • Garapen garaiko kanpo faktoreen menpekoa zela.
  • Sexua barrutik determinatzen zela, zehazki arrautzaren barnean.
  • Herentziazko faktoreek eragina zutela determinazioan.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, ikeertzaileak kromosomek eta herentziak duten harremana ikertzen haritu ziren. Kromosomen portaera deskribatua zegoen arren, mendelen herentziarekin lotuak zeuden edo ez zegoen esperimentalki frogatua. Sexuaren oinordekotza kromosoma morfologiko desberdinekin lotuta zegoela susmatzen zen, horrek ezaugarri partikularra kromosoma espezifikoarekin konektatzeko aukera iradokitzen zuen.


1903an Stevensen interesak, sexuaren zehaztasunean eta kromosomek duten parte hartzean, forma hartu zuen bere buruan. Hori frogatzen du urte horretan beka bat eskatu zuela ikertzeko, bertan adierazten zuen arazo zitologikoak eta genetika mendeldarrarekiko erlazioei buruzko ikerketa egiteko interesa. Zehazki beka eman zioten sexuaren determinazioarekin erlazionatuta dauden arazoak ikertzeko.


1905ean argitaratu zuen Studies in spermatogenesis with special reference to the "accessory chromosome" izeneko lan garrantzitsua, lan hori Tenebrio kakalardoari buruzko ikerketa baten emaitza da. Ikerketa horiek eraman zioten enbrioietako bereizkuntza zelularra eta gero kromosomen analisia ikastera. Azkeneko horiek behatuz, kromosomak zelulen egitura berdinak zirela egiaztatu zuen, ez askok uste zuten bezala hari luzeak. Azkeneko horrek eztabaida luze bateri amaiera eman zion.

Stevens-ek egiaztatu zuen emeen zelula somatikoek hogei kromosoma handi zeuzkatela, hau da, hamar bikote; zelula maskulinoek ordea hemeretzi kromosoma handi eta txiki bat. Ikertzaileak ondorioztatu zuen, kromosoma txikia bat zeukaten espermatozoideak sexu maskulinoa zehazten zutela eta tamaina bereko hamar kromosoma pare zituztenak sexu femeninoa zehazten zutela. Beste hitz batzuetan, gaur ezagutzen diren moduan, kromosoma txikia Y izango litzateke eta bikote homologo handia X[5]. Bere artikuluetan, 75 orrialdeko bi monografiatan, Stevens-ek X espermatozoide eramaileak ernaldutako obulu batek eme bat produzitzen zuela ondorioztatzen zuen; aitzitik, espermatozoideak Y kromosoma eramaten bazuen, ar bat eragingo lukeela.


E. B. Wilson, biologo ospetsua, sexuaren determinazioaren gainean ikerketak egiten ari zen, Stevensek egin zituen aldi berean. Bere emaitzak 1905ean argitaratu zituen, Nettiren emaitzekin bat zetozen. Bi lanek inpaktu handia eduki zuten, eztabaida luze bat bukatu bai zuten. Hain zuzen, lortu zuten adieraztea nola determinatzen den sexua, ordu arte ezezaguna zena[6].


Maiz aurkikuntzaren meritoa Wilsoni eman zaio, baina gaur egun hori zalantzan jartzen ari dira adituak. Biologoak bere artikuluetako batean, hain zuzen Sciencen argitaratutako, Nettie aipatu zuen: «Tenebrio kakalardoarekin Stevens-ek lortutako emaitzekin bat datozte»; horrela islatuz Stevense-en lana ezagutzen zuela eta bera lehenengoa izan zela aitortuz. Zalantzarik gabe, bi zientzialariek ondorio bera lortu zuten ia aldi berean, baina independentziarekin. Hala ere, Stevens Wilson-en laguntzaile gisa hartzen da. Horregatik testuliburu askok emaitzak Wilsoni egozten dizkiote , ikerlari ospetsua zelako. Thomas Hunt Morgan-i ere egotzi izan zaio aurkikuntza, batez ere Nobel Saria jaso ondoren.

1905. urtean, Nettie Stevens-ek Bryn Mawr-en morfologia esperimentaleko irakasle kide izatea lortu zuen eta urte berean Ellen Richards saria jaso zuen, «A study of the germ cells of Aphis rosae and Aphis œnotheræ» izeneko artikuluarekin.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905. urteko monografia jarraituz, Nettie Stevensek beste intsektu espezie batzuen kromosomak ikertu zituen. Bide horretan, 1908an Drosophilen etorkizuneko zitogenetiken oinarriak ezartzen zituzten dipteroen germen zelulei buruzko artikulu bat argitaratu zuen. Horrez gain, hurrengo urteetan bere teoriari buruzko informazio gehiago lortu zuen. Bere ibilbide profesionala oso laburra izan zen, bederatzi urtekoa izan zen. Urte horietan berrogei artikulu argitaratu zituen, gehienak balio ukaezinekoak[7].

1912ko maiatzaren 4an hil zen Baltimore Johns Hopkins Ospitalean, bularreko minbizia baten ondorioz. Beretzako sortutako ikerketako katedrari etekina atera baino lehen hil zen, bertan azaltzen zen Bryn Mawr College-n egingo zuela ikerketa eta Cold Spring Harbour Laborategian lan egingo zuela[8]. Westforden, Massachusettseko hilerrian ehortzi zuten, bere aita Efraimekin eta bere arreba Emmarekin batera.


Bere heriotza ondoren, Thomas H. Morgan-ek Stevens-i buruzko biografia zabal bat argitaratu zuen Science aldizkarian[9], bere ibilbidea eta ekarpen garrantzitsuenak errepasatzen zituen bertan.

1994an National Women's Hall of Fame-en sartu zen.


  1. (Ingelesez)  «Nettie Maria Stevens (1861-1912) | The Embryo Project Encyclopedia», embryo.asu.edu, https://embryo.asu.edu/pages/nettie-maria-stevens-1861-1912. Noiz kontsultatua: 2018-05-04 .
  2.   Ogilvie, Marilyn Bailey; Choquette, Clifford J. (1981), «Nettie Maria Stevens (1861-1912): Her Life and Contributions to Cytogenetics», Proceedings of the American Philosophical Society (4): 292–311, http://www.jstor.org/stable/986332. Noiz kontsultatua: 2018-05-04 .
  3. a b (Ingelesez)  «N.M. Stevens facts, information, pictures | Encyclopedia.com articles about N.M. Stevens», www.encyclopedia.com, https://www.encyclopedia.com/people/history/historians-miscellaneous-biographies/nm-stevens. Noiz kontsultatua: 2018-05-04 .
  4.   Ogilvie, M. B.; Choquette, C. J. (1981-08-21), «Nettie Maria Stevens (1861-1912): her life and contributions to cytogenetics», Proceedings of the American Philosophical Society (4): 292–311, ISSN 0003-049X, PMID 11620765, https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/11620765. Noiz kontsultatua: 2018-05-04 .
  5. (Ingelesez)  Brush, Stephen G. (June 1978), «Nettie M. Stevens and the Discovery of Sex Determination by Chromosomes», Isis (2): 163–172, doi:10.1086/352001, ISSN 0021-1753, https://www.journals.uchicago.edu/doi/10.1086/352001. Noiz kontsultatua: 2018-05-04 .
  6.   Brush, S. G. (June 1978), «Nettie M. Stevens and the discovery of sex determination by chromosomes», Isis; an International Review Devoted to the History of Science and Its Cultural Influences (247): 163–172, ISSN 0021-1753, PMID 389882, https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/389882. Noiz kontsultatua: 2018-05-04 .
  7. (Ingelesez)  «Nettie Stevens: A Discoverer of Sex Chromosomes | Learn Science at Scitable», www.nature.com, https://www.nature.com/scitable/topicpage/nettie-stevens-a-discoverer-of-sex-chromosomes-6580266. Noiz kontsultatua: 2018-05-04 .
  8. (Frantsesez)  Gilgenkrantz, Simone (2008-10), «Nettie Maria Stevens (1861-1912)», médecine/sciences (10): 874–878, doi:10.1051/medsci/20082410874, ISSN 0767-0974, https://www.medecinesciences.org/articles/medsci/full_html/2008/11/medsci20082410p874/medsci20082410p874.html. Noiz kontsultatua: 2018-05-04 .
  9. Txantiloi:Ingelesa  Hunt, Thomas (1912), The Scientific Work of Miss NM Stevens., Science, 468-470. orrialdea .

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]