Edukira joan

Netumbo Nandi-Ndaitwah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Netumbo Nandi-Ndaitwah

(2015)
Namibiako Errepublikako presidentea

2025eko martxoaren 21a -
Nangolo Mbumba
Deputy Prime Minister of Namibia (en) Itzuli

2015eko martxoaren 21a -
Marco Hausiku (en) Itzuli
Minister of Foreign Affairs of Namibia (en) Itzuli

2012ko abenduaren 4a -
Utoni Nujoma (en) Itzuli
Member of the National Assembly of Namibia (en) Itzuli

1990 -
Bizitza
JaiotzaOshana1952ko urriaren 29a (72 urte)
Herrialdea Namibia
Familia
Ezkontidea(k)Epaphras Denga Ndaitwah (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Keele (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSWAPO

Netumbo Nandi-Ndaitwah (Onamutai, 1952ko urriaren 29a) namibiar politikaria da, Namibiako presidentea 2025eko martxotik.

Apaiz anglikano baten alaba da, eta hamahiru anai-arrebetatik bederatzigarrena. Hamalau urterekin SWAPO erakundean sartu zen eta haren gazte mugimendua zuzendu zuen. 1973an erbestera joan zen Zambian, eta 1973 eta 1975 artean Sobietar Batasunean ikasi eta gazteen mugimendu komunistan graduatu zen. 1987an administrazio publikoan diploma bat lortu zuen Glasgow College of Technologyn.

1976tik 1986ra SWAPOko batzorde zentraleko kide izan zen. 1990ean Namibiako parlamentuko kide hautatu zuten, eta Emakumeen Gaietarako eta Haurren Ongizaterako, Informazioko eta Ingurumen eta Turismoko ministro izan zen.

2004ko hauteskundeak irabazi zituen eta 2025eko martxoaren 21ean Namibiako presidente karguaren zina egin zuen, herrialdearen historiako lehen emakumea.