Neturei Karta
| Neturei Karta | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | gizarte-taldea |
| Ideologia | Jewish anti-Zionism (en) |
| Jarduera | |
| Kide kopurua | 5.000 |
| Kideak | useful Jew (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1938 |
| webgune ofiziala | |
Neturei Karta, hebreeraz: נטורי קרתא, "Hiriaren Zaindariak", judu ultraortodoxoen talde bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neturei Karta juduen gehiengoak Hungarian jatorria du eta XIX. mendearen hasieran Jerusalemgo Hiri Zaharrean bizitzen jarri ziren. Ondoren, Palestinako Britainiar Mandatuan, 1938an Agudat Israel alderditik banandu ziren.
Sionismoaren aurkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Judu talde hau sionismoaren aurka dago eta Israelgo Estatuaren «desmantelamentu baketsu» bat eskatzen du, juduei Mesiaren ailegatzerarte estatu bat izatea debekatzen zaiela eta Israelgo Estatua Jainkoaren aurkako matxinada bat delako siniskeran oinarrituz.
Palestinar Herriak jasandako okupazioa salatu eta haren aurka protesta egin ohi dute.
Talde honetako kideen gehiengoa Jerusalem hirian bizi da, baina Israelgo nahiz munduko beste hirietan ere ordezkaritzak badituzte, Londres eta New York nabarmenduz.