Neuengammeko kontzentrazio esparrua
Neuengammeko kontzentrazio esparrua | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Koordenatuak | 53°25′39″N 10°13′35″E / 53.427413°N 10.226254°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Mediku partaidetzazko tortura | |
Webgune ofiziala | |
Neuengammeko kontzentrazio esparrua Alemania naziaren kontzentrazio esparru bat izan zen Hanburgo hiriko izen bereko barrutian. 1938an eraiki zen, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen, Sachsenhausengo esparruaren azpieremu gisa, eta 1940an eremu independente bihurtu zen.
Neuengamme eremuak gutxienez 85 eremu satelite zituen Hanburgon[1] eta Schleswig-Holsteinen, Danimarkako mugaraino hedatzen zirenak. Presoek bortxazko lanak egiten zituzten, batez ere hurbil dagoen Schutzstaffel (SS) adreilu fabrikan eta armagintzan.
100.000 preso inguru igaro ziren esparru honetatik eta bere azpieremuetatik,[1] horietatik 24.000 emakumeak izan ziren. Presoen %9a alemana zen, juduak eta preso politikoak barne, eta gainontzekoak herrialde okupatuetatik eramanak. 43 000 inguru preso hil ziren.[2][3] 1942ko iraila eta urria bitartean, 448 gerrako preso sobietar hil zituzten Zyklon B gasa arnarastuz.
1945ko maiatzaren 1ean Aliatuen eta nazien artean emandako presoen trukaketa baten ondorioz, "frantziar" bezala identifikatu zituzten preso batzuk askatu zituzten, haien artean Jesusa Lesburguères eta Suzanne Cazaux emakume euskaldunak.[4][5]
Aliatuak hurbildu ahala SSek esparrua husten hasi ziren, heriotzaren martxak antolatuz. 1945eko maiatzaren 3an, 7.000 bat preso bizia galdu zuten Cap Arcona eta SS Thielbek itsasontzietan, hauek bonbardatu zituztenean. Urte horretako maiatzaren 4an, britainiar tropek Neuengamme eremua ia hutsik aurkitu zuten. Handik gutxira britainiar administrazio militarraren menpe geratu zen.
1948an, Hamburgoren esku geratu zen eta bertan bi espetxe antolatu ziren, 2004ra arte aktibo egon zirenak.[1]
2005eko maiatzetik, esparruaren askapenaren 60. urteurrena, guneak, memorial gisa balio du.[6]
Preso ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oroigarrien irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «History» www.kz-gedenkstaette-neuengamme.de (Noiz kontsultatua: 2025-02-09).
- ↑ Neuengamme Concentration Camp Memorial(Karin Schawe). (November 2010). «The Neuengamme Concentration Camp Memorial – A Guide to the Site's History and the Memorial» Neuengamme Concentration Camp Memorial.
- ↑ «.: Topografía de la memoria :.» www.memoriales.net.
- ↑ García Santamaría, Ana. (2016). «Republicanos de Navarra, Gipuzkoa, Álava y Bizkaia en campos de concentración nazis: los olvidados» Antzina: revista de genealogía vasca e historia local (22 (Diciembre)): 4–31. ISSN 1887-0554. (Noiz kontsultatua: 2025-02-09).
- ↑ García Santamaría, Ana. (2021). «Personaje: Jesusa Micaela del Campo Goñi. Una navarra en el infierno nazi» Antzina: revista de genealogía vasca e historia local (31): 53–63. ISSN 1887-0554. (Noiz kontsultatua: 2025-02-09).
- ↑ «Memorial» www.kz-gedenkstaette-neuengamme.de (Noiz kontsultatua: 2025-02-09).