Neugrund kraterra
Neugrund kraterra | |
---|---|
![]() | |
Mota | Talka krater |
Diametroa | 8 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 59°20′N 23°31′E / 59.33°N 23.52°E |
Kokapena | Itsaso Baltikoa |
Herrialdea | ![]() |
Konderri | Lääneko konderria |
Landa-udalerria | Lääne-Nigula landa-udalerria |
Neugrund kraterra Estoniako meteorito talka-krater bat da.[1] Munduan itsas hondoan aurkitu diren 5 talka-kraterretako bat da.[2] Kraterrak 8 km-ko diametroa du (5.0 mi).[3]
Neugrund talka-egitura, Kanbriar goiztiarrean (duela 535 Ma) eratu zela uste da, kilometro bateko diametroa zuen asteroide baten talkaren ondorioz.[3][4][5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inpaktu osteko sedimentuz osatutako meseta zentral zirkular batek betetzen du itsaspeko egitura hori, eta aspalditik ezaguna zena marinelentzat.[5] Baina gunean hartan sakabanaturiko gneiss-bretxa harkaitzak lehen aldiz deskribatu ziren eta argazkia atera zitzaien 1920ko hamarkadan.[4][5][6]
Hurrengo hamarkadetan, harrien mineralogia ikertu zuten, harkaitzen jatorria bilatuz arrakastarik gabe.[4]
Ez zen 1980ko hamarkadara arte kraterraren geologia ikertu. Garai hartan Estoniako eta beste Sobietar Batasuneko lurraldeen mapatze geologiko eta geofisikoak egin ziren 1:200.000ko eskalan.[5][7]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neugrund talka-kraterra Finlandiako golkoaren hego sarreran aurkitzen da, Osmussaar uhartearen ekialdera eta Krass uhartearen mendebaldera.[2][3] Estoniako ipar-mendebaldeko kostaldean eta itsasertzetik kanpo, Neugrund banku ozeanikoaren azpian dago.[4]
Datazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean Ordoviziarrean 470 Ma inguru datatu zen, ondorengo ikerketek Kanbriarrean (535 Ma inguru) datatzen zutelarik. Proposatu da Neugrund kraterra Ordoviziar meteoroen gertaeran sortu zela, asteroide handi hipotetiko bat zuzenean Jupiterrekin orbita erresonante batera transferitu zenean, bere orbita Lurra atzemateko desplazatu zuena.[8][9][10]
Teoria erakargarri hau aldatu beharra egon daiteke ikerketa berriagoak inpaktuaren adina Kanbriarrean jartzen duen heinean.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Neugrund» www.passc.net (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ a b Suuroja, Sten; Suuroja, Kalle. (2004). «The Neugrund Marine Impact Structure (Gulf of Finland, Estonia)» Impact Studies (Springer Berlin Heidelberg): 75–95. ISBN 978-3-642-07376-2. (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ a b c (Ingelesez) Staffieri, Stelvio; Coletta, Alessandro; Battagliere, Maria Libera; Virelli, Maria. (2019). Flamini, Enrico ed. «Neugrund, Estonia» Encyclopedic Atlas of Terrestrial Impact Craters (Springer International Publishing): 393–394. doi: . ISBN 978-3-030-05449-6. (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Suuroja, Kalle; Suuroja, Sten. (2000). Gilmour, Iain ed. «Neugrund structure — the newly discovered submarine early Cambrian impact crater» Impacts and the Early Earth (Springer-Verlag) 91: 389–416. doi: . ISBN 978-3-540-67092-6. (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Plado, Jüri. (2012). «Meteorite impact craters and possibly impact-related structures in Estonia» Meteoritics & Planetary Science 47 (10): 1590–1605. doi: . ISSN 1945-5100. (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ Öpik A. 1927. Die Inseln Odensholm und Rogö. Ein Beitrag zur Geologie von NW-Estland. Publications of the Geological Institution of the University of Tartu 9: 1–69.
- ↑ Suuroja, S., Suuroja, K., Talpas, A. 2007. Seafloor geological investigations in Estonian shelf area. Baltica, Vol. 20 (1-. 2), 53-58. Vilnius. ISSN 3067-3064
- ↑ (Ingelesez) Heck, Philipp R.; Schmitz, Birger; Baur, Heinrich; Halliday, Alex N.; Wieler, Rainer. (2004-07). «Fast delivery of meteorites to Earth after a major asteroid collision» Nature 430 (6997): 323–325. doi: . ISSN 0028-0836. (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Ingelesez) Haack, Henning; Farinella, Paolo; Scott, Edward R.D.; Keil, Klaus. (1996-01). «Meteoritic, Asteroidal, and Theoretical Constraints on the 500 Ma Disruption of theLChondrite Parent Body» Icarus 119 (1): 182–191. doi: . (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ KOROCHANTSEVA, Ekaterina V.; TRIELOFF, Mario; LORENZ, Cyrill A.; BUYKIN, Alexey I.; IVANOVA, Marina A.; SCHWARZ, Winfried H.; HOPP, Jens; JESSBERGER, Elmar K.. (2007-01). «L‐chondrite asteroid breakup tied to Ordovician meteorite shower by multiple isochron 40Ar‐39 Ar dating» Meteoritics & Planetary Science 42 (1): 113–130. doi: . ISSN 1086-9379. (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ Suuroja, S.; Suuroja, K.; Flodén, T.. (2013-06). «A comparative analysis of two Early Palaeozoic marine impact structures in Estonia, Baltic Sea: Neugrund and Kärdla» Bulletin of the Geological Society of Finland 85 (1): 83–101. doi: . ISSN 1799-4632. (kontsulta data: 2025-04-02).