Neus Català

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Neus Català
Neus Catala 7491 resize.jpg
Bizitza
Izen osoa Neus Català Pallejà
Jaiotza Els Guiamets1915eko urriaren 6a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Els Guiamets2019ko apirilaren 13a (103 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak politikaria, erizaina eta medikua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua
Party of the Communists of Catalonia Itzuli
United and Alternative Left Itzuli
IMDb nm1872674
comunistes.cat/neuscatala/

Neus Català Pallejà (Els Guiamets, Tarragona, Herrialde Katalanak, 1915eko urriaren 6a — Guiamets, 2019ko apirilaren 13a) katalandar ekintzaile antifaxista bat izan zen. PSUCeko gazte taldeko kidea, Espainiako Gerra Zibileko gerra urteak gehienbat PSUCeko gudarien seme-alabak zaintzen pasatu zituen.

Erizain izan nahi zuen, baina lehenengo kurtsoa bukatu ondoren Gerra Zibilaren leherketak moztu zuen bere asmoa. Herrian geratu zen, eta PSUC-eko (Kataluniako Alderdi Sozialista Bateratuta) gazteei lagundu zien, baita herriko Udalari ere, gerra antolatzeko[1].

Frantziara ihes egin egin eta nazien aurka borrokatu zuen makisean. 1943an salaketa baten ondoren bere senarrarekin batera atxilotu zuten eta Limogesera preso eraman zituzten. Han beste emakume batzuekin munizio eta makina ugari saboteatu zituzten, erabilezin bihurtzea lortu zuten[2]. 1944an Ravensbrückeko kontzentrazio-esparru nazira bidali zuten; leku honetatik bizirik atera zen espainiar estatuko hiritar bakarra izan zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]