Neustadt (Estrasburgo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estrasburgo, Uharte Handia eta Neustadt1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Rhineko jauregia, Neustadt auzoan

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 495
Kokalekua Estrasburgo, Frantzia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1988 (XII. bilkura)
Luzapen urtea 2017
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Neustadt (euskaraz: «Hiri berria») hiriaren alde historikoaren alboan, Faux-Rempart ubidearen beste aldean kokatzen den auzoa da. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1988an Estrasburgoko Uharte Handia eta 2017an egindako luzapenean Neustadt sartu zuen barruan[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako Inperioak Alsazia anexionatu zuenean Estrasburgo uharte handira mugatzen zen gehien bat. Alemaniarrek ubidearen beste aldean auzo berria eraikitzeari ekin zioten, alde historikoko kale bihurrien aldean etorbide eta enparantza zabalak eraikiz, alemaniarren boterearen erakusgarri[2]. Horretarako hiriaren babeserako harresi eta gotorlekuak eraitsi zituzten. Arkitektura neobarrokoa, neopizkundekoa, neogotikoa eta neorromanikoa ikusten da eta XIX. mendearen amaieran Art Nouveau estiloko eraikinak altxatu ziren.

Alemaniar enperadoreak bertan eraiki zuen jauregia (Kaiserpalast), gaur egun Rhineko jauregia izenaz ezagutzen dena.

Eremu inperiala esaten dena 1880. hamarkadan hasi ziren eraikitzen J. C. Conrath arkitektoaren gidaritzapean. 1920. hamarkadan alde erresidentzialak eraiki ziren[3]. Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbaketek hainbat eraikin kaltetu zituzten eta 1950. hamarkadan auzoa berriztuz eta handituz joan zen[4].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estrasburgoko uhartea iparraldetik inguratzen du Neustadt auzoak. Lau eremu bereiztendira, mendebaldetik ekialdera:

  • Tren geltokiaren ingurua
  • Errepublikaren plaza eta Santa Helena uhartea
  • Unibertsitatearen ingurua
  • Orangerie parkea.

Jauregi ugari daude, eraikin publikoak eta aisialdirakoak, bai eta elizak ere. Eraikin garrantzitsuenak Errepublikaren enparantza zirkularraren inguruan kokatzen dira[2]. Handik askatasunaren etorbidea ateratzen da Unibertsitatearen aldera. Unibertsitatea Ill ibaiaren beste aldean kokatzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estrasburgoko Unibertsitatea.

Elizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin zibilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rhineko jauregia (Palais du Rhin):
  • Estrasburgoko Unibertsitatea, Unibertsitateko liburutegia eta lorategi botanikoak
  • Estrasburgoko Antzoki Nazionala
  • Jaialdien jauregia (Palais des Fêtes)
  • Justizia jauregia
  • Tren geltokia
  • Villa Schutzenberger

Enparantzak eta parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Strasbourg, Grande-Île and <em>Neustadt</em>» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  2. a b (Gaztelaniaz) «La Neustadt» Office de tourisme de Strasbourg et sa Région (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  3. «La Neustadt : le quartier impérial allemand (1870-1918) - Strasbourg | Visit Alsace» www.visit.alsace (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  4. (Frantsesez) Thuria, Agence. «Visitez la Neustadt, un quartier bâti par l’Empire allemand» noel.strasbourg.eu (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]