New Balance

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
New Balance Athletic Shoe
New Balance logo.svg
Mota Pribatua
Sektorea Ohinetakoak
Sorrera 1906
Sortzailea William Riley
Presidentea James S. Davis
Langileak 2800 (2008)
Webgunea http://www.newbalance.com

New Balance Athletic Shoe, Inc. (NB), kiroletako osagarrietako fabrikatzaile bat da egoitza Bostonen (Estatu Batuak) duena. 1906an New Balance Arch Support Company izenarekin fundatu zen. Hazkunde handi baten ondoren, sektoreko enpresa garrantzitsuetariko bat bihurtu da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906an, William Riley, Erresuma Batuetako emigrantea, New Balance sortu zuen (New Balance Arch Support Conpany izenarekin), Bostonen. Hasieran, enpresa galtzerdi eta oinetako ortopedikoetan  espezializatuta zegoen. Bere lehen produktua, zapatari  erosotasuna eta oreka hobetzen zuen hiru soportekin indartutako galtzerdia izan zen. "New Balance" (Oreka Berria) izena, , ohiloen oinen behaketa ostean, Riley-ek jarri zuela uste da. Enpresaren sortzaileak esaten zuen, oiloaren oina "marrazteko" bidea, animaliari oreka perfektua ematen ziola, eta barregarria izango litzatekeela alderdi hori ez aprobetxatzea.


New Balance 1938an bere lehenengo korrikatzeko zapatillak egin zituen. 50. eta 60. hamarkadadetan enpresa korrikalarientzako erreferentea bilakatu zen. Orain, korrikatzeko zapatillak New Balance-ren jarduera nagusia bihurtu da.

James (Jim) S. Davis, gaur egungo jabea, New Balance erosi zuen 1972an. 1976an, line "320" merkatuko oinetako salduenak bihurtu ziren, horrela, enpresa mundu osoan ospetsua bihurtu zen.

1981ean "New Balance Foundation" sortu zen, haurrak zaintzeko karitatezko fundazioa.

New Balanceko egoitza

2015ean, Warrior Sports markak New Balance erosi zuen, hortik aurrera, konpainia horretako kluben ekipazioak egiten ditu.

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Balance 574 zapatilla

Konpainiak Estatu Batuetan zapatillak fabrikatzen jarraitzen duen bakarra da. Zapatilla famatuenak retro diseinukoak dira, "574" eta "1600" lerroak bezalakoak.