New Wave of British Heavy Metal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iron Maiden, mugimendu honetako talde nagusietako bat.
Ile luzea eta partxedun mauka gabeko jaka bakeroa, mugimendu honen estetikaren ezaugarri.

New Wave of British Heavy Metal, laburdura NWOBHM, euskaraz: «Britainiar Heavy Metalaren Olatu Berria», 1970eko hamarkadaren amaieraldera eta 1980ko hamarkadaren hasieran jazotako heavy metal generoaren barneko musika mugimendu bat izan zen. Aipatzen lehenbizikoa 1979an Sounds aldizkariko Geoff Barton kazetaria izan zen, 1970eko hamarkadaren amaieran sortutako britainiar heavy metal talde guztiak izendapen bakar batean pean biltzeko asmoz.

NWOBHMa underground fenomeno bat bezala hasi zen, bere lehenengo urteetan Erresuma Batuko hedabide nagusiek guztiz alboratua izan baizuten. Mugimendu honetako taldeen berri jarraitzalileen artean ahoz-ahoz, fanzineen bidez edo irrati aske eta diskoteketako disk Jockeyek ipinitako disko eta abestiei esker eman zen.

Mugimenduak bere baitan musikari eta zale gazte ugari bildu zituen, nagusiki arraza zurikoak, gizonezkoak eta erdi edo behe langile mailakoak, balore etiko eta estetiko amankomunak elkarbanatzen zituztenak, eta garaiko langabeziaren ondorioz etorkizuna beltz ikusten zutenak.

Estetikoki mugimendu honetako aitzindarietako bat izan zen Saxon musika taldeko kideen jazkera nagusitu zen: ile luzea, jaka eta praka bakeroak (jakak maiz mauka gabeak), kateak, maukarik gabeko kamisetak.

Mugimendu honetako talde nagusiak Iron Maiden, Saxon, Motörhead, Def Leppard, Angel Witch, Tygers of Pan Tang, Blitzkrieg, Avenger, Sweet Savage, Girlschool, Jaguar, Demon, Diamond Head, Samson eta Tank izan ziren.