Edukira joan

New Yorkeko Erreklutamendu-istiluak

New Yorkeko Erreklutamendu-istiluak
Irudi
Mapa
MotaIstilua
Data1863ko uztaila
Estatu burujabeAmeriketako Estatu Batuak
Koordenatuak40°43′00″N 74°00′00″W / 40.716666666667°N 74°W / 40.716666666667; -74
Pertsona hilak120

New Yorkeko Erreklutamendu-istiluak (ingelesez: New York City draft riots) 1863ko uztailaren 13tik 17ra New Yorken, AEBetako gerra zibilarekin lotutako istiluak izan ziren.

1863ko uztailaren 13an, hiru eguneko kaosa hasi zen New Yorken, gudarako erreklutamenduaren aurkako matxinadan. Gerra Zibilaren garaia zen eta AEBetako Gobernuak gerra finantzatzeko eta soldadu gehiago behar zituelako derrigorrezko erreklutamendua inposatu zuen. Gobernuak, baina, aberatsei aukera eman zien diru kopuru bat ordainduta erreklutamendutik salbuesteko. Batez ere langile irlandarrek Draft Riots gisa ezagun egin diren matxinadak gidatu zituzten hiru egunez.

Aberatsei, errekrutamendu bulegoei eta eraikin publikoei eraso egin zieten, eta Poliziarekin istiluak izan zituzten. Matxinadak kutsu arrazista nabarmena ere izan zuen. Afrikar amerikar komunitatearen aurka ere egin zuten, lana kenduko zietelakoan. 200 umezurtz beltz bizi ziren umezurztegi bat erre zuten, besteren artean. Armadak errepresio gogorra erabili zuen eta dozenaka pertsona hil eta ehunka zauritu zituen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]