Newsboy txapela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Newsboy cap ezberdinak
Egunkariak banatu behar dituzten umeak, newsboy txapelarekin.

Newsboy edo newsie txapela, txapel lauaren estiloko txapel bat da.

Aurrealdean txapel lauak bezalako forma du, bisera zurrun batekin, baina txanoaren gorputza borobilagoa eta beteagoa da, eta goiko aldean botoi batez estalita dago, eta, askotan, aurrealdea hegalarekin lotzen duen botoi batez (batzuetan txapela lauak izaten duen bezala).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estiloa ezaguna izan zen Europan eta Ipar Amerikan XX. mendearen hasieran, bai haurren artean, bai gizon helduen artean. Ingelesezko izenak dioen bezala, oso lotuta zegoen egunkariak banatzen zituzten mutil gazteen artean. Horrek gaizki-ulertu bat sortzen du: egia da egunkariko mutil askok eta garai hartako beste langile batzuek txapel lauak zeramatzatela beste estilo batzuekin batera. Estilo hau, ordea, ez zuten haurrek bakarrik erabiltzen.

Txapel lauak oso ohikoak ziren klase guztietako amerikar eta europar gizon eta haurrentzat XX. mendearen hasieran, eta ia unibertsalak izan ziren 1910-20 urteetan, bereziki klase baxuko langileen artean. Garaiko argazki askok, kazetariek ez ezik, zamaketariek, altzairugileek, armadoreek, uzta-biltzaileek, nekazariek, eskaleek, bidelapurrek, artisauek eta mota askotako merkatariek ere erabiltzen zituzten txapel horiek erakusten dituzte. Aldi honetako eleberri eta filmetan ere ondo azaltzen da hori.

Klase sozial guztietako haurrek eta gizonek eramaten zituzten bitartean, klase "altuek" aisialdiko jardueretarako erabiltzen zituzten batez ere, eta estiloa landa-kirolari aberats, gidari eta golflari aberatsekin lotu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]