Edukira joan

Ni esposatzian

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ni esposatzian (Ni ezkontzean) Juam Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolariaren bertso sorta bat da.

Ogei eta ibi urtetarako
nitzan ezkondu nayian.
irurogeita bederatzitan
oraindik nago gayian.
Jendabiziko nere preoya
botatzen duten jayian.
suzko zezenak izango dira
Zurriolan ta Kayian.

Gañera berriz esposatzean
debalde napar zezenak.
kostako zaizkit galanki baño
aundiak eta gizenak.
ayek hiltzeko bi kastillano
indar aundiko gizonak.
Machaquito ta Bombita ditut
etorritzeko esanak.

Dozen erdi bat urdi azpiko
zintzilik dauzkat jarriyak,
saltxitxoi eta lukainka asko
Aragoitik ekarriyak,
lau kapoi pare eta sei ollo
agindu dizkit erriyak,
eta ondoren toreatzeko
bi zekor gorri gorriyak,
ni ezkontzean izango dira
bankete izugarriyak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]