Nick Vujicic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nick Vujicic
Nick Vujicic speaking in a church in Ehringshausen, Germany - 20110401-02.jpg
Bizitza
Jaiotza Melbourne1982ko abenduaren  4a (36 urte)
Herrialdea  Australia
Talde etnikoa Serbian Australiana Itzuli
Serbiarra
Lehen hizkuntza ingelesa
Hezkuntza
Heziketa Griffith University Itzuli gradu : Kontabilitate
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak motivational speakerra Itzuli, aktorea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasun ebanjelikoa
IMDb nm3607348
www.lifewithoutlimbs.org/ eta www.attitudeisaltitude.com/

Nicholas James Vujicic (Melbourne, 1982ko abenduaren 4a - ) motibazio-gaiei buruzko hizlari eta sermoilaria da. Beso eta hankarik gabe jaioa, gaigabezia horri aurren nola egin dion baliatzen du bere hitzaldietan eredu moduan. Herrialde anitzetan hitzaldiak egin ditu, sarri ikasleen aurrean baina baita enpresaburu eta presoekin ere, bere bizipenak kontatu eta bizitza-itxaropen eta ahaleginaren aldeko mezua zabalduz. Liburuak idatzi, bideoak ekoiztu, telebista-saioetan parte hartu ere egin ditu bere esperientzia eta mezuen berri emanez. 2009 urtean, The Butterfly Circus film labur sarituaren protagonista nagusia izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beso eta hankarik gabe, legeak ez zion eskolan sartzea utzi hasiera batean, adimenez guztiz haur normala zen arren. Legeak aldatu zirenean, ordea, eskolara joan ahal izan zuen eta idazten eta ordenagailua maneiatzen ikasi zuen beste haurrek bezala. Eguneroko zereginak bere kabuz egiten ere ikasi zuen, hala nola ilea orrazten, hortzak garbitzen eta bizarra mozten. Kirol zenbaitetan ere trebezia ikusgarria lortu du, bere gaigabezia gorabehera. Unibertsitatean finantzak eta kontabilitatea ikasi zituen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nick Vujicic Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Victoria
Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.