Nico
Nico | |
---|---|
(1966) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Christa Päffgen |
Jaiotza | Kolonia, 1938ko urriaren 16a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Eivissa, 1988ko uztailaren 18a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Berlin Friedhof Grunewald-Forst (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: bizikleta istripua |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola |
Hizkuntzak | alemana ingelesa frantsesa gaztelania italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, abeslaria, musikagilea, zinema aktorea eta musikari esperimentala |
Kidetza | The Velvet Underground |
Izengoitia(k) | Nico, Christa Nico eta Nico Otzak |
Genero artistikoa | rock |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | Harmoniuma danbolina ahotsa |
Diskoetxea | Verve Records (en) Beggars Banquet Records (en) Elektra Records Island Records |
smironne.free.fr… | |
|
Christa Päffgen —Nico artista izenaz ezaguna— (Kolonia, Alemania, 1938ko urriaren 16a – Eivissa, Balear Uharteak, 1988ko uztailaren 18a)[1] abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea izan zen. Hainbat filmetan rolak izan zituen; besteak beste, Federico Felliniren La Dolce Vita (1960) eta Andy Warholen Chelsea Girls (1966) filmetan.
Warholek behin eta berriro eskatu baitzion, ahotsak grabatu zituen Velvet Underground taldearen estreinako diskoko (The Velvet Underground & Nico, 1967) hiru abestitarako. Garai hartan bertan, bakarkako ibilbidea hasi eta Chelsea Girl kaleratu zuen. Nicoren lagun Jim Morrisonek iradoki zion material propioa idazten has zedila. Ondoren, harmoniumarekin jotzeko abestiak konposatu zituen, nahiz eta harmoniuma ez zen ohiko rock instrumentu bat. John Cale bilakatu zen Nicoren moldatzaile musikala, eta hark ekoitzi zituen The Marble Index, Desertshore, The End ... eta ondorengo beste album batzuk.
1980ko hamarkadan birak egin zituen Europa osoan, Estatu Batuetan, Australian eta Japonian. 1988ko ekainean Berlinen kontzertua eman ondoren, oporretan joan zen Eivissara atseden hartzera, eta bizikleta istripu baten ondorioz hil zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «the Velvet Underground» Britannica. .
- ↑ (Ingelesez) Yarwood, Stephen. (2004). «An Interview with James Young, March 2004» James-Young.com.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) «Habits of Waste, Pt. 1», Nicoren hastapenetako lanaren ebaluazioa.
- (Ingelesez) «Habits of Waste, Pt. 2», Nicoren geroagoko lanaren ebaluazioa.
- (Ingelesez) «Nico, the Voice of Disaffected Youth», National Public Radio irratiaren audio istorioa.
- (Ingelesez) Nico, BBC Radio 4 katearen Woman's Hour saioko audio itema.
- (Ingelesez) «Nico – In Memoriam», 1988ko kontzertuaren dokumentala.
- «Nico,1988», Nicoren bizitzari buruzko filmaren kritika.