Edukira joan

Nico Serrano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nico Serrano

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNicolás Serrano Galdeano
JaiotzaOrkoien2003ko martxoaren 5a (22 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Txantrea Kirol eta Kultur Elkartea / 2012
Club Deportivo Pamplona2009 /
Osasuna2012 / 2015
Villarreal Club de Fútbol2015 / 2018
Athletic2018 / 2020
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2019 / 201920
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2019 / 201954
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2019 / 202063
Bilbao Athletic2019 / 2022416
Athletic2021 / 272
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2021 / 202296
Club Deportivo Mirandés2022 / 2023160
PEC Zwolle2023 / 2023110
Racing de Ferrol2024 / 2024144
Real Sporting de Gijón2025 /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Lateralitateaezkertia
Altuera1,78 metro
Izengoitia(k)Nico

Nicolás Serrano Galdeano, Nico Serrano deituraz ezaguna (Orkoien, Nafarroa Garaia, 2003ko martxoaren 5a), futbolaria da. Hegaleko ezkertzat jokatzen du, Gijongo Sporting taldean, Athletic klubak lagata.[1]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hasierak, Iruñean eta Vila-realen

Orkoienen jaioa, 2009an hasi zuen bere futbol ibilbidea CD Pamplona taldean (​​Athleticekin afiliatutako talde bat). UDC Txantrean jarraitu zuen bere ibilbidea eta, 2012an, CA Osasuna gazte taldean sartu zen. Han Nico Williamsekin batera aritu zen, bere lehen denboraldian. 2015eko udan, Vila-real taldearen akademiara joan zen, eta han jokalaritzat nabarmendu zen.

Lezamara iritsi eta Athleticekin debuta

2018ko abuztuan fitxatu zuen Athleticek, 300.000 euro ordainduta, kadete adina zuen arren gazte kategoriako taldean sartzeko. Gazte taldean bere lehen kanpainan 22 gol sartu zituen; bigarren denboraldian, berriz, hamalau gol sartu zituen. Horrez gain, 2020ko uztailean, Bilbao Athleticekin debuta egin zuen, CD Badajozen aurka, igotzeko kanporaketako partidan. ​2020/2021 denboraldian, Bilbao Athleticen titular gisa finkatu zen, eta nabarmentzekoa da CD Tudelanoren aurka bi gol sartu zituela; horietako bat, zelai erditik jaurtita.

2021eko udan, Marcelino García Toralek zuzentzen zuen lehen taldearekin entrenatzeko aukeratutako bost jokalarietako bat izan zen. Abuztuaren 29an, Bilbao Athleticen Lehen Federazioa mailako lehen gola sartu zuen, Zamora CF taldearen aurka (0-1). Ligan titular gisa estreinatu zen, Rayo Vallecanoren aurka 0-1 irabazita. Talde horrek Vallecasko estadioan denboraldi horretan galdutako lehen partida izan zen.

Lagapenak

2022ko abuztuaren 11n, Bigarren Mailako CD Mirandésera joan zen, denboraldi baterako lagata. Titular gisa hasi ondoren, taldean garrantzia galduz joan zen, azaroan orkatilan izandako lesio baten ondorioz. Izan ere, lesio hori izan zuenetik, beste hiru partida besterik ez zuen jokatu.

2023ko abuztuaren 10ean, Athleticekin beste bi urterako berritu ostean, Eredivisieko PEC Zwolle taldera joan zen, denboraldi baterako lagata. 2024ko urtarrilaren 12an, gutxi jokatzen ari zela eta, Bigarren Mailako Racing de Ferrolera joan zen lagata. Urtarrilaren 28an, Ferrolgo taldearekin jokatu zuen bigarren partidan, lesioa izan zuen sorbaldan, eta bajan izan zen hilabetez. Martxoaren 17an, hirugarrenez titular jokatzen ari zela, Real Valladoliden aurkako garaipenean gol bat sartu zuen (2-0). Bi aste geroago, Elxen aurkako partidako gol bakarra sartu zuen (1-0). Apirilaren 14an, urrutiko jaurtiketa batekin, Huescaren aurka garaipeneko gola sartu zuen (2-1). Hilabete baino gutxiagoan bere hirugarren gola sartuta, zaleen jokalaririk gogokoenetako bat bihurtu zen. Maiatzaren 11n, AD Alcorconen aurka garaipenaren gola sartu zuen. Hurrengo jardunaldian, Real Zaragozaren aurka, min hartu zuen, eta, gainera, ekainaren 5ean ebakuntza egin zioten ezker sorbaldan.

Athletic

Azaroaren 7an, Europa Leagueko garaipenaren gola sartu zuen Ludogorets taldearen aurka (1-2).

Gijongo Sporting

2025eko urtarrilaren 31n, Gijongo Real Sporting taldeak fitxatu zuen, maileguan.

Kirol ibilbidearen taula

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko ekainaren 5ean eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2019/20 1 0 - - - - - - - - 1 0
2.B 2020/21 24 3 - - - - - - - - 24 3
1.F 2021/22 16 3 - - - - - - - - - - 16 3
Denera 41 6 - - - - - - - - - - 41 6
Athletic
Euskal Herria
1. 2021/22 14 1 2 0 - - - - - - 1 0 17 1
Denera 14 1 2 0 - - - - - - 1 0 17 1
Mirandes
Espainia
2. 2022/23 16 0 0 0 - - - - - - - - 16 0
Denera 16 0 0 0 - - - - - - - - 16 0
Zwolle
Herbehereak
1. 2023/24 10 0 1 0 - - - - - - - - 11 0
Denera 10 0 1 0 - - - - - - - - 11 0
Racing Ferrol
Galizia
2. 2023/24 14 4 - - - - - - - - - - 14 4
Denera 14 4 - - - - - - - - - - 14 4
Athletic
Euskal Herria
1. 2024/25 4 0 2 0 - - 3 1 - - 1 0 10 1
Denera 4 0 2 0 - - 3 1 - - 1 0 10 1
Sporting
Espainia
2. 2024/25 - - - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - - - -
Ibilbide osoan 99 11 5 0 - - 3 1 - - 2 0 109 12

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Nico Serrano, Real Sporting de Gijonera utzita», www.athletic-club.eus, 2025-01-31.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]