Nicolás María Urgoiti
Itxura
| Nicolás María Urgoiti | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madril, 1869ko urriaren 27a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 1951ko urriaren 8a (81 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria, bideetako ingeniaria, enpresaburua, argitaratzailea eta ekintzailea |
| Kidetza | Union Ibero-Americana |
Nicolás María Urgoiti Atxukarro (Madril, 1869ko urriaren 27a - ibidem, 1951ko urriaren 8a) euskal ingeniari eta enpresaria izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian umetan bizi ondoren, Madrilen bide-ingeniari bilakatu zen. 1894an Zallan paper-fabrikan hasi zen lanean eta 1919an Sociedad Cooperativa de Fabricantes de Papel y los Almacenes Generales de Papel elkartearen sorreran parte hartu zuen. Kazetaritzan El Sol eta La Voz Madrilgo egunkariak sortu zituen baita CALPE espainiar argitaletxea ere[2].
1931n Gipuzkoako diputatu izatea saiatu zen baina ez zuen lortu. Depresio handi bat jasan zuen eta bizitza publikoa utzi zuen. Ricardo Urgoiti izan zuen semea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Nicolás Maria Urgoiti y Achúcarro. .
- ↑ Cabrera, Mercedes. (1994). La industria, la prensa y la política. Nicolás María de Urgoiti (1869-1951). Alianza ISBN 978-84-206-9406-1..