Nicolae Văcăroiu
Nicolae Văcăroiu (Cetatea Albă, 1943ko abenduaren 5a) errumaniar ekonomialari eta politikaria da. Errumaniako lehen ministroa izan zen 1992tik 1996ra eta presidentea 2007ko apirilaren 20tik maiatzaren 23ra.
1980ko hamarkadan, Errumaniako Alderdi Komunistako eta plangintzako estatu-batzordeko kide izan zen, eta 1989ko Errumaniako Iraultzaren ondoren, Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin zuen.
1992tik 1996ra lehen ministro izan zen, eta Errumania Europar Batasunean eta NATOn sartzeko eskatu zuen.
2002 eta 2008 artean senatuko presidente izan zen. 2007ko apirilaren 19an Errumaniako Parlamentuak Traian Băsescu presidentea bertan behera utzi zuen eta Văcăroiu bitarteko presidente izendatu zuten. Erreferendum bat irabazi ondoren, Basescuk kargua berreskuratu zuen maiatzean.
2008ko urrian auditoria-auzitegiko presidente izendatu zuten. Bere agintaldia 2017an amaitu zen.