Nicolai Krog
Itxura
Nicolai Johan Lohmann Krog (Drangedal, 1787ko uztailaren 6a – Christiania, 1856ko urriaren 15a) norvegiar militar eta politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1836tik 1855era.
Ikasketa militarrak egin zituen Christianiako Kadeteen Akademian eta 1802an graduatu zen teniente mailarekin.
1814an Kristian Frederiko Danimarkakoa printzearen laguntzaile izendatu zuten eta 1816an Norvegiako Errege Akademia Militarraren buru. 1821ean Stockholmera iritsi zen ministerio bat betetzeko eta Oskar printze oinordekoari lagundu zion emaztegaia bilatzeko bira batean.
1836tik 1855era Norvegian lehen ministro izan zen Suedia eta Norvegiaren arteko batasunean.