Nicole-Reine Lepaute

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nicole-Reine Lepaute
Nicole-Reine Lepaute.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1723ko urtarrilaren 5a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1788ko abenduaren 6a (65 urte)
Hezkuntza
Tesi zuzendaria Jérôme Lalande
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak astronomoa eta matematikaria

Nicole-Reine de la Briere Lepaute, Hartense Lepaute edo Hortense Lepaute bezala ere ezaguna (1723ko urtarrilaren 5a - 1788ko abenduaren 6a) frantses astronomoa eta matematikaria izan zen. Halley kometaren buelta iragarri zuen eta Beziers-eko Akademia Zientifikoaren kide izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nicole-Reine Lepaute, Luxemburgoko palazioan jaio egin zen, Parisen kokatuta dago, Jean Etableren alaba bezala. Bere haurtzaroaren garaian, denbora gehiena Louise Élisabeth d'Orléansekin pasatu zuen. 1749an, Jean-André Lepauterekin ezkondu egin zen, hau erlojugile erreala zen, palazioaren erlojuak erreparatzen zituen Luis XV. garaian. Nicole Lepaute erloju bat funtzio astronomikoekin eraiki zuen bere emaztearekin. Erlojua Frantziako Zientzia akademian aurkeztu zuten 1753an, Jérôme Lalande aprobatu zuen eta hortik aurrera Lepaute Frantziako Zientzia Akedemian sartu egin zen.

Jérôme Lalande, Alexis Clairault matematikariarekin, gomendatu zioten kometa Halley-ren buelta kalkulatzea eta Jupiterren eta Saturnoren grabitatea kalkulatzea ere gomendatu zioten. Lan handia egin eta gero, Lepaute 1758an azaroan, bere lana entregatu zuen esanez kometa Halley 1759ko apirilaren 13an helduko zela. Bere kalkuloak ia zuzenak izan ziren, kometa justu hilabeta bat lehenago pasatu zen (1759ko martxoaren 13an). Clairault ez zuen bere lana aitortu baina, Jérôme Lalande bere lana aitortu zuen artikulu batean.

1759an, berriro Jérôme Lalande-rekin egin zuen lan, Venusen Igarotzearen urteurrena kalkulatzeko. Ez zen izan era pertsonalean erantsi zitzaion dokumentua baina 1761an, bera ezagutu egin zuten ohorezko kide bezala Béziers-eko Akademia Zientifikoan.

1762an, Lepaute kalkulatu zuen zenbat iraunduko zen 1764ko eklipse solarra. Artikulu bat idatzi zuen honen inguruan hitz egiten, eta esan zuen eklipsea 15 minutu iraun egin zuela Europa mailan.

Nicole 1788an hil egin zen, hilabete batzuk lehenago bere senarra baino.


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.