Edukira joan

Nicole Courcel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicole Courcel

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNicole Marie Jeanne Andrieu
JaiotzaSaint-Cloud1931ko urriaren 21a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 16. barrutia2016ko ekainaren 25a (84 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCours Simon (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0183671 Allocine: 2765 Rottentomatoes: celebrity/nicole_courcel Allmovie: p15345
Find a Grave: 166089445 Edit the value on Wikidata

Nicole Marie Jeanne Andrieu, Nicole Courcel izengoitiaz ezagunagoa, (Saint-Cloud, 1931ko urriaren 21aParis, 2016ko ekainaren 25a[1][2]) frantziar aktorea izan zen.

Joseph Andrieu kazetariaren eta Hélène Drugmanen alaba, Nicole Courcel 1931ko urriaren 21ean jaio zen Saint-Clouden. Monakoko San Mauro barnetegian eta Ingalaterrako Epsom herriko ikastetxe batean ikasi zuen[3][4].

Simon ikastaroan ikasten ari zela, Jacques Beckerrek Antoine eta Antoinette filmerako entzunaldira gonbidatu zuen, eta 1949an Rendez-vous de juillet filmeko paper nagusia eskaini zion[3]. Pertsonaiaren abizena izen artistiko gisa erabiltzen hasi zen, Nicole Courcel bihurtuz. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Frantziako aktore arrakastatsuenetako bat izan zen. 1970eko hamarkadan batez ere telesailetan eta telefilmetan antzeztu zuen.

Julie Andrieu telebista aurkezle eta gastronomia kritikariaren ama zen[3].

2016ko ekainaren 25ean hil zen Parisen, eta Valbonnen lurperatu zuten[3].

  • 1992ko azaroaren 16a: Arte eta Letren Ordenako komandantea[5]
Urtea Izenburua Pertsonaia
1947 Antoine et Antoinette
1948 Les amoureux sont seuls au monde jatetxeko zerbitzaria
Aux yeux du souvenir ikaslea
1949 Rendez-vous de juillet Christine Courcel
1950 La Marie du port Marie Le Flem
Gibier de potence Dominique
1951 Les Amants de bras-mort Monique Levers
1953 Les amours finissent à l'aube Léone Fassler
1954 Huis clos Olga
Le Grand Pavois Madeleine
Marchandes d'illusions Maria
Le Collège en folie Lydia
Papa, maman, la Bonne et moi Catherine Liseray
Si Versailles m'était conté... De Chalis andrea
1955 Les Clandestines Véronique Gaudin
1956 L'inspecteur connaît la musique
Papa, maman, ma femme et moi Catherine Langlois
La Sorcière
Club de femmes Nicole Leroy
1957 Le Cas du docteur Laurent Francine Payot
L'inspecteur aime la bagarre Hélène Davault
La Peau de l'ours Anne-Marie Ledrut
1959 Ein Mann geht durch die Wand Yvonne Steiner
La Belle et le Tzigane Georgina Welles
1960 Le Testament d'Orphée ama baldarra
1961 Le Passage du Rhin Florence
Les Amours de Paris Nicole Lasnier
Les Vierges de Rome Porsenaren emaztea
Les Petits Drames
Vive Henri IV, vive l'amour Jacqueline de Bueil
1962 Les Dimanches de Ville-d'Avray Madeleine
Konga Yo Marie
1963 Verspätung in Marienborn Kathy erizaina
1965 Nick Carter et le trèfle rouge Dora
1966 Les Ruses du diable
Les Créatures
1967 La Nuit des généraux Raymonde
1972 L'aventure c'est l'aventure Nicole
L'étrangleur Claire
Le Rempart des béguines Tamara
1973 Un officier de police sans importance Fabienne
1974 La Gifle Madeleine
1975 Thomas Florence, ama
1979 L'Esprit de famille Hélène
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1955 Sherlock Holmes Telesaila
1967 La Parisienne Clotilde Dumesnil Telesaila
1972 Les Boussardel Agnès Boussardel Telesail laburra
1973 L'Araignée Jeanne Bulle Telefilma
Témoignages igarlea Telesaila
1974 Madame Bovary Emma Bovary Telefilma
1979 Good Bye Charlie
1981 Quatre femmes, quatre vies Telesaila
Non-Lieu Solange Telefilma
1983 Credo Olga Talberg Telefilma
Dialogues des carmélites Telefilma
1984 Allô Béatrice Béatrice Roussel Telesaila
1986 La Vallée des peupliers Jacqueline de Lorenzi Telesaila
1994 La Milliardaire Irène Telefilma
Les Cinq Dernières Minutes Élise Telesaila
1999 Le Destin des Steenfort Margrit Steenfort Telefilma
2003 Les Thibault Violette Telesaila
2004 Milady Jeanne De Breuil Telefilma
  • Julie tempête (1980)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) «Andrieu Nicole Marie Jeanne» Match ID (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  2. (Frantsesez) Sotinel, Thomas. «La comédienne Nicole Courcel est morte» Le Monde 2016-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  3. a b c d (Frantsesez) Delorme, Marie-Laure. «Julie Andrieu, sa dolce vita à Rome» Paris Match 2024-07-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-08-05) (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  4. (Frantsesez) Who's Who in France, dictionnaire biographique, 1992-1993. Éditions Jacques Lafitte (argitaratze data: 1992).
  5. (Frantsesez) «Bulletin officiel des décorations, médailles et récompenses» Légifrance jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-09-15) (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]