Nicușor Dan
Nicușor Daniel Dan (Făgăraș, 1969ko abenduaren 20a) Errumaniako politikari eta matematikaria da. Bukaresteko alkate izan da 2020tik 2025ra. Eta 2025ean Errumaniako presidente aukeratu zuten.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Făgăraș-en jaioa (Brașov konderrian), Danek nazioarteko ospea lortu zuen bere gaztaroan matematikari gisa, 1987ko eta 1988ko Nazioarteko Matematika Olinpiadetan urrezko dominak lortu baitzituen. Bukaresteko Unibertsitatean matematika ikasten hasi zen eta gero Frantziara joan zen, École normale supérieure erakundean maisutza lortuz eta Paris 13 Unibertsitatean doktoretza lortuz. Errumaniara itzuli ondoren, Danek Școala Normală Superioară București sortu zuen, Errumaniako ikaslerik trebeenak ikerketa zientifikora bideratzeko erakundea, eta ekintzaile zibiko bihurtu zen.
2015ean, Dan-ek Bukarest Salbatu Batasuna sortu zuen (Uniunea Salvaţi Bucureștiul), ustelkeriaren kontra eta ondarearen kontserbazioaren alde eginez, eta horrek bultzatu zuen politikara. Urtebete geroago, Errumania Salbatu Batasuna (Uniunea Salvați România) sortu zuen beste batzuekin batera, baina 2017an dimisioa eman zuen 2017an, ordurako ikuspegi aurrerakoiagoak zituetako eta jarrera zentristagoa hobetsi zuelako. Danek Errumaniako Diputatuen Ganberan jardun zuen 2016tik aurrera, 2020an Bukaresteko lehen alkate independente hautatu zuten eta 2024an berrautaketa irabazi zuen.[2] Azpiegitura publikoak eta gardentasuna ditu jomugan, nahiz eta kritikak izan dituen eraikuntzako atzerapenengatik.
Dan independente gisa aurkeztu zen 2025eko Errumaniako presidentetzarako hauteskundeetara, eta botoen %21 jaso zituen lehen itzulian. Bigarren itzulian George Simioni aurre egin zion, Errumaniarren Batasunerako Aliantzaren (AUR) sortzaileari, eta botoen %53,6arekin garaitu zuen. Danen hautagaitza Mendebaldearen eta Europaren aldekoa zen; Simionirena, aldiz, nazionalista eta euroeszeptikoa.[1][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Dan europazaleak Simion ultraeskuindarra garaitu du Errumanian» Berria 2025-05-19 (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ Nicuşor Dan, câştigător al alegerilor cu 282.631 de voturi. Gabriela Firea, 250.690 de voturi / Rezultatele în sectoare - date finale AEP - Politic - HotNews.ro. 5 October 2020.
- ↑ «Nicusor Dan hautagai europazaleak ezustekoa eman eta Errumaniako hauteskundeak irabazi ditu» EITB 2025-05-19 (kontsulta data: 2025-05-19).