Night Court

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Night Court
Telesaila
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Iraupena 25 minutu
Narratibaren kokapena New York
Sasoi kopurua 9
Atalak 193
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Reinhold Weege
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Ekoizlea Linwood Boomer
Produkzioa American Broadcasting Company
Sariak
Emanaldia
Jatorrizko igorlea NBC
Hasiera-data 1984ko urtarrilaren 4a
Amaiera-data 1992ko maiatzaren 31
Kanpo loturak

Night Court (euskaraz Gau Epaitegia) estatubatuar komedia telesail bat da. Reinhold Weege ekoizleak sortu zuen. 1984ko urtarrilaren 4etik 1992ko maiatzaren 31era NBC katean aireratu zen. Harry Anderson, John Larroquette, Richard Moll, Selma Diamond, Florence Halop, Charles Robinson, Markie Post, Marsha Warfield eta Ellen Foley aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York hiriko Manhattan auzoko gaueko txandako epaitegi batean girotua dago. Bertako epailea Harold T. Stone da (Harry Anderson), 33 urteko gizon gazte magia eta txantxazalea. Bere epaiketeta eguneroko kideak parte hartzen dute: Dan Fielding (John Larroquette), fiskal harroputz eta sexuzalea; Christine Sullivan (Markie Post), defentsa abokatu eder baina xaloa; Bull Shannon aguazil txepel eta handikotea eta abar.

Epaiketetan aguazilek atxilotuta ekartzen zituen hiriko gau giroko pertsonaia xelebreak eta kasu bitxiak agertzen dira: prostituzioa, exibizionismoa, kale borrokak, tabernetako festazaleen arteko liskarrak, lapurretak eta abar, baina tonu dramatikoa izan beharrean ikuspuntu komiko eta maiz surrealista batetik jorratzen dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]