Nightcrawler (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nightcrawler (filma)
Filma
Jatorrizko izena Nightcrawler
Urtea 2014
Generoa neo-noirra Itzuli
thrillerra
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 117 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia
Narratibaren kokalekua Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Dan Gilroy
Gidoigilea(k) Dan Gilroy
Antzezlea(k)
Ann Cusack
Bill Paxton
Éric Lange
Jake Gyllenhaal
Kathleen York
Kevin Rahm
Rene Russo
Riz Ahmed
Michael Hyatt
Michael Papajohn
Eric Lange
Jamie McShane
Danny Kaye


[[Kategoria:Éric Langek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Kevin Rahmek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Riz Ahmedek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Michael Hyattek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Michael Papajohnek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Eric Langek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jamie McShanek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Jennifer Fox Itzuli
Jake Gyllenhaal
Tony Gilroy
[[Kategoria:Jennifer Foxek Itzuli ekoitzitako filmak]]

Edizioa John Gilroy
Bestelako lanak
Musikagilea James Newton Howard
Argazki-zuzendaria Robert Elswit
Sariak
Kanpo loturak
www.nightcrawlerfilm.com

Nightcrawler, 2014ko Dan Gilroy estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako thriller film independiente bat da. Jake Gyllenhaal, Rene Russo, Riz Ahmed eta Bill Paxton aktoreek antzeztu zuten.

2014ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen, eta urte hartan bertan Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaten izendapena jaso zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Los Angeles. Louis "Lou" Bloom (Jake Gyllenhaal) lanik topa ezinik eta bizi ahal izateko lapurreta txikiak egiten dituen gizon gazte buruargi bat da. Behinola, auto istripu baten lekuko izango da, bertaratutako kazetari eta kameralari independienteak ikustean berak ere bere kasa kazetaritza kriminalistikoan lan egiten hastea erabakiko du.

Lou gazteak Joe Loder (Bill Paxton) eskarmentudun kazetariari nola lan egiten duen galdetu eta hark esandakoak gogoan hartuko ditu.

Hortaz, lasterketa txirrindu bat ohostu eta bere lanbide berrirako beharrezko izango dituen kamera eta poliziaren elkarrizketak entzuteko eskanerdun irratiarengatik trukatuko ditu.

Gau hartan bere lehenbiziko krimen eszenatokira iritsi eta bertan dagoen beste kazetariak baino biktimaren hurbilagoko irudiak filmatuko ditu.

Hortik aurrera bere kazetari ibilbideak goruntz egingo du, telebista kateek beren albistegientzako berak filmatuko irudiak eskatuko baidizkiote, baina eta berean albisteak lortzeko muga moral eta legalak aldatuz joango dira eta haiei egokitu beharko zaie.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]