Nighthawks

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nighthawks
Gaueko zapelatzak
Jatorria
Sortzailea(k)Edward Hopper
Sorrera-urtea1942
IzenburuaNighthawks
MugimenduaAmerican realism (en) Itzuli
American scene painting (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak84,1 (altuera) × 152,4 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass43B311
Kokapena
LekuaChicagoko Arte Institutua
BildumaChicagoko Arte Institutua
Inbentarioa1942.51
Argumentu nagusiadiner (en) Itzuli

Nighthawks (euskaraz hitzez hitz: Gaueko zapelatzak, hau da, Gautxoriak) Ameriketako Estatu Batuetako Edward Hopper margolariaren lan ospetsuena da, 1942an egina. Estatubatuarraren lan ikonikoa da, mundu osoan ezaguna. Gaur egun Chicagoko Arte Institutuan dago ikusgai.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nighthawk izena baliteke night owl (gaueko hontza) adierazpenari lotua izatea, gure gautxori hitzaren parekoa, alegia. Irudia garai batean Hopperren auzoa zen Greenwich Villagen (Manhattan) zegoen diner batean oinarritzen da; gaur egun taberna hori desagertua da. Hopper margolana hasi zen hain zuzen japoniarrek Pearl Harborko baseari eraso ziotenean eta, modu batez, egileak bere herriarekiko sentitzen zituen kezkak azaltzen ditu.

Margolanean gaueko atsekabezko paisaia ikus dezakegu. Kalea hutsik dago eta dinner barruan hiru bezero bakarrik daude hitz egin gabe eta eta inori begiratu gabe, hirurak bere baitan bilduta. Hondoan daudenak bikote bat da eta hirugarrenak margolanaren ikusleari bizkarra erakusten dio. Bikotearen sudurrak zorrotzak dira, moko antzekoak, eta ziur aski hortik dator margolanaren izenburua. Zerbitzari bakarra dago, eta bezeroei ez die erreparatzen: ematen du kanpora begira dagoela.

Tabernaren izkina kurboa da eta atzealdean ikusten diren erakusleihoen kristalekin. Eguraldi ona egiten duela pentsatzekoa da zeren eta ez baititugun berokirik ikusten. Halaber, emakumeak mauka motzeko alkandora darama. Dinerren argia kalea eta erakusleiho bat argitzen ditu. Kalearen beste aldean, lehenengo solairu batean, leiho irekiak ikusten dira.

Hopperren lanean gaur egungo hiri-bizimoduaren bakardadea eta hustasuna ohiko gai nagusia da. Margolan honetan era gai hori ikus daiteke. Adibidez, zerbitzaria barra atzean entzerratuta dago, triangelu forma duen barra horrek irteerarik erakusten ez duelako. Dinerrean ere ez dugu kanpora ematen duen aterik. Horrek ere harrapatuta egotearen sentipena indartzen du. Hopperrek ez zuen ideia onartu baina bai, agian inkontzienteki, "hiriaren bakardadea margotzen ari zela". Tabernaren argiak fluoreszenteak dira, urte haietan asmatu berriak, eta horrek inguruko iluntasunean argitasun berezia ematen dio dinnerreri. Azkenik, tabernaren gainean, Phillies puruen iragarkia nabarmentzen da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Levin, Gail (1995). Deborah Lyons, Adam D. Weinberg, ed. Edward Hopper: His Legacy for Artists. Nueva York: W. W. Norton. pp. 109-115. 0-393-31329-8.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]