Niki Lauda
![]() | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Andreas Nikolaus Lauda | |
Jaio | 1949ko otsailaren 22a | |
Viena (Austria) | ||
Hil | 2019ko maiatzaren 20a | |
Zurich (Suitza) | ||
Ibilbidea | ||
Jarduneko urteak | 1971 - 1979, 1982 - 1985 | |
Taldeak | March, BRM, Ferrari, Brabham, McLaren | |
Lasterketak | 172 | |
Lorpenak (1 Formulan) | ||
Txapelketak | 3 (1975, 1977, 1984) | |
Garaipenak | 25 | |
Podium | 54 | |
Pole Position | 24 | |
Itzuli azkarra | 24 | |
Lehen lasterketa | 1971ko Austriako Sari Nagusia | |
Lehen garaipena | 1974ko Espainiako Sari Nagusia | |
Azken garaipena | 1985eko Herbehereetako Sari Nagusia | |
Azken lasterketa | 1985eko Australiako Sari Nagusia |
Andreas Nikolaus Niki Lauda (Viena, Austria, 1949ko otsailaren 22a - Zurich, 2019ko maiatzaren 20a) auto-gidari profesional eta enpresaburua izan zen, 1 Formulako gidari izandakoa. Hiru aldiz irabazi zuen 1 Formulako munduko txapelketa.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1 Formulako gidari gisa, 1968an hasi zen automobilismoan, eta hurrengo urteetan 3 Formulan eta 2 Formulan aritu zen. 1 Formulako lasterketei dagokienez, hasieran March taldearekin parte hartu zuen (1971-1972 urteetan), eta gero BRM (1973), Ferrari (1974, 1975, 1976 eta 1977), Brabham (1978-1979) eta McLaren (1982-1985) taldeekin. 1974an lehen garaipenak erdietsi zituen Ferrarirekin Espainiako eta Herbehereetako sari nagusietan, eta 1975ean lehen aldiz izan zen 1 Formulako munduko txapelduna. 1976an bizitza galtzeko zorian izan zen Alemaniako Sari Nagusian izandako istripuagatik, eta erredura-orbainak geratu zitzaizkion aurpegian, baina hurrengo urtean munduko txapeldun izan zen bigarren aldiz. 1979an Brabham-Alfa taldean zegoela, 1 Formula utzi eta Lauda Air bere hegazkin-konpainiako lanetan murgildu zen, baina bi urte geroago konpainiak porrot egin zuen, eta berriro ere lasterketetara itzultzea erabaki zuen. 1984an hirugarren aldiz irabazi zuen 1 Formulako Munduko Txapelketa, baina hurrengo urtean betiko utzi zuen automobilismoko lehiaketa nagusia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niki Lauda ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |