Nikkōko tenplu eta santutegiak
Nikkōko tenplu eta santutegiak | |
---|---|
日光の社寺 | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Tochigi |
Japoniako hiria | Nikkō |
Kokapen fisikoa | Mount Nikkō (en) |
Koordenatuak | 36°45′23″N 139°35′58″E / 36.7565°N 139.5994°E |
Arkitektura | |
Azalera | 50,8 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (iv) eta (vi) |
Erreferentzia | 913 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Nikkōko tenplu eta santutegiak (japonieraz: 日光の社寺 nikkō no shaji ) Nikkō herrian, Japoniako Tochigi prefeturan dagoen tenplu eta santutegi multzoa da, 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena. Guztira 103 eraikin hartzen ditu, denak bi santutegi xintoista (Tōshō-gū eta Futarasan) eta budista bati (Rinnō-ji) dagozkio, eta 9 garrantzitsuenak Japoniako Altxor Nazional izendaturik daude.
Santutegiak eta tenpluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tōshō-gū santutegia (東照宮)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tokugawa Iemitsu shogunak eraiki zuen 1636an bere aitona Tokugawa Ieyasuren mausoleo izan zedin. Bi urtetan zehar Japoniako 15.000 artisauek egin zuten bertan lan. Meiji berrezarkuntzan santutegi izendatu bazuten ere oraindik elementu budistak kontserbatzen ditu, esate baterako Niomon atea. Bost solairutako pagoda 1818an gehitu zitzaion.
UNESCOk 42 eraikin babestu ditu eta hauetatik 8 Japoniako Altxor Nazional izendatu dira.
-
Honden eraikin nagusia. Bertan dago Tokugawa Ieyasu hilobiratuta.
-
Yōmeimon atea.
-
Kaguraden pabiloia.
-
Kamijinko biltegia.
-
Shinkyū zalditegia.
-
Mizuya, ur putzua.
-
Bost solairutako pagoda.
-
Santutegiko torii nagusia.
Futarasan santutegia (二荒山神社)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenplua 767an sortu bazen ere gaur egungo eraikin gehienak XVII mendekoak dira, 1619tik aurrera jasotakoak dira. UNESCOk 23 eraikin babestu ditu.
-
Honden eraikin nagusia (1619).
-
Haiden, errezutarako eraikina (1645).
-
Daikokuden eraikina (1745).
-
Sarrerako torii-a (1799).
-
Egurrezko Shinkyō zubia, Daiya ibaiaren gainean (1904).
Rinnō-ji tenplua (輪王寺)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15 tenplo budisten multzo hau Nikkōn eraiki zen lehena izan zen, Shōdō Shōnin monjeak 766an hain zuzen ere. Rinnō-jik gobernatzen duen Taiyuin-byo tenplua 1653an eraiki zen Tokugawa Iemitsu shogunaren mausoleoa izateko.
-
Hon-dō, Budaren aretoa (1647).
-
Taiyuin-bio tenplua, bertan dago Tokugawa Iemitsu hilobiratuta.
-
Taiyuin-bio tenpluaren Karamon atea.
-
Taiyuin-bio tenpluaren Kōkamon atea.
Paisaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenpluak mendialdean eraiki ziren. XVII mendean zedroak landatu ziren eta gaur egun zedro baso ederra dago bertan. Tenpluak, santutegiak eta zedroak Nikkō Parke Nazionalean sartuta daude.