Nikolaas Tinbergen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nikolaas Tinbergen
NikoTinbergen.jpg
Bizitza
Jaiotza Haga1907ko apirilaren 15a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
 Erresuma Batua
Heriotza Oxford1988ko abenduaren 21a (81 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Leidengo Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k) Richard Dawkins
Lanbidea
Lanbidea biologoa, zoologoa, ornitologoa, etologoa, medikua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Leidengo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Nikolaas "Niko" Tinbergen (Haga, 1907ko apirilaren 15a - Oxford, 1988ko abenduaren 21a) herbeheretar etologoa zen. Zoologiako ikasketak egin zituen, Leidengo Unibertsitatean. Gero, Zoologia Esperimentaleko irakasle izan zen unibertsitate hartan bertan. 1947an Oxforden izan zen, hango Unibertsitatean lan egin zuen eta hango irakasle izan zen; Animalien Portaeraren Ikerketa saileko arduradun izan zen. Animalien jokabideari buruzko lanak egin zituen han, aske zeuden eta laborategian zeuden animalien portaera desberdintasunak aztertzeko. Artikoko azeriak, itsas hegaztiak, itsas otsoak, barraskiloak eta liztorrak aztertu zituen, besteak beste. Animalien portaeraren ikaskuntza eta gizakien sena, autismoa eta oldarkortasuna aztertu zituen, besteak beste.

1973an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Konrad Lorenz eta Karl von Frischekin batera. Lanik aipagarrienak: The Study of Instinct (1951, Senaren azterketa) eta The Animal in Its World. Field Studies (1932-1972).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolaas Tinbergen Aldatu lotura Wikidatan