Nilo Urdineko ur-jauziak
| Nilo Urdineko ur-jauziak | |
|---|---|
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 11°29′26″N 37°35′16″E / 11.4905°N 37.5878°E |
| Honen parte da | Nilo Urdina |
| Estatu burujabe | |
| Etiopiako eskualdea | Amhara eskualdea |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Niloren arroa |
Nilo Urdineko ur-jauziak (amhareraz: Tis Issat, Tis Abay)[1][2] Etiopia ipar-ekialdean dauden ur-jauziak dira. Nilo Urdina ibaiean aurkitzen dira Bahir Dar hiritik eta Tana aintziratik 30 kilometro ibaian behera. Afrikako ur-jauzi ikusgarrienetakoak dira eta beraz Etiopiako turismogune ezagunenetakoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amharerazko Tis Issat izenak "kea boatzen duen ura" eta Tis Abay izenak "ke handia" esan nahi du, ur-jauziak altxaturiko ur-gandua urrutitik ikusten baita.[2]
1626. urtean Etiopia osoko lehenengo harrizko zubia eraiki zen ur-jauzietatik gertu. Susenyos I.a enperadoreak agndu zuen haren eraikuntza eta Afonso Mendes Etiopiako Gotazi patriarka portugaldarrak Indiako artisau bat ekarri zuen zubia eraikitzeko.[3]
1842an Anton Abadia euskaltzale eta esploratzailea eta haren anaia Arnaut izan ziren Nilo Urdineko ur-jauzietan.[4]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur-jauziek 42 metrotako altuera dute eta gandua eta ortzadarra sortzen dute. Sasoi lehorrean lau erreka bereizten dira eta ur-emaria asko murrizten da, ia lehortu arte, sasoi euritsuan aldiz, ekaina eta iraila artean, ibaiak 400 metrotako zabalera hartzen du.[2]
Gaur egun Tana urtegiak ibaiaren ur emaria erregulatu egiten du eta 2003an eraikitako zentral hidroelektriko batek ibaiaren zati handi bat desbideratzen du energia ateratzeko.[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ur-jauziak sasoi lehorrean.
- Ur-jauziak sasi euritsuan.
- Portugaldarrek eraikitako zubia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Visit the Blue Nile Falls (Tis Issat) | Booked AI» www.booked.ai (kontsulta data: 2025-09-13).
- 1 2 3 (Ingelesez) «Blue Nile Falls | Tis Abay | Brilliant Ethiopia | Brilliant Ethiopia» www.brilliant-ethiopia.com (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ C.F. Beckingham eta G.W.B. Huntingford. (1954). Some Records of Ethiopia, 1593-1646. London: Hakluyt Society, 26f or..
- ↑ Iñigo Sagarzazu Altuna. (2025). Abadia, Jakintsua eta bere garaia. Elkar Argitaletxea, 70 or. ISBN 978-84-1360-530-2..
- ↑ Matt Philips eta Jean-Bernard Carillet. (2006). Ethiopia and Eritrea. Lonely Planet, 118 or..
