Nilo Zuria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nilo Zuria
(al-Nahr al-Abyad [النهر البيض] - al-Nahr el-Jebel [انهرل الجبل])
Sudan Juba bridge.jpg
Datu orokorrak
Luzera 957 km
Geografia
Koordenatuak 2° 14′ 45″ N, 32° 15′ 09″ E / 2.2458888888889°N,32.2525°E / 2.2458888888889; 32.2525Koordenatuak: 2° 14′ 45″ N, 32° 15′ 09″ E / 2.2458888888889°N,32.2525°E / 2.2458888888889; 32.2525
Herrialdea Ruanda, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Sudan, Hego Sudan, Tanzania eta Uganda
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.059.000 km²
Arro hidrografikoa Nile basin Itzuli
Lakuak Victoria eta Albert
Iturburua Victoria
Bokalea Nilo
Mendizaletasuna

Nilo Zuria[1][2] (arabieraz: al-Nahr al-Abyad [النهر البيض] edo al-Nahr el-Jebel [انهرل الجبل]) Afrikako ipar-ekialdean zehar doan ibai handia da.

Bi zatitan banatzen da. Lehenengoak, Nilo garaia edo al-Nahr el-Jebel deitua, Albert lakuan du hasiera eta zenbait urjauzi ditu. Aurrerago, lautadan, Sudd padurak eratzen ditu eta No aintziran Bahr el Ghazal ibaiarekin batzen da. Zehazki hitz eginez, hortik aurrera hartzen du al-Nahr al-Abyad edo Nilo Zuria izena. Khartumen Nilo Urdinarekin elkartzen da, Nilo ibaia eratuz.

Geografo batzuen arabera ez da berez ibai bat, baizik eta Hego Sudan eta Sudandik pasatzerakoan Nilok berak hartzen duen izena. Arro honetako ur emaririk handiena berak ematen du. Uganda eta Sudandik igarotzen da, eta bere ibaiadarrak Burundi, Ruanda, Tanzania, Kenia eta Kongoko Errepublika Demokratikotik zehar igarotzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]