Edukira joan

Nilofar Ibrahimi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nilofar Ibrahimi

Bizitza
Herrialdea Afganistan
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
daria
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ginekologoa

Nilofar Ibrahimi (Kishem distritua, Badakhxan probintzian, 1976) afganiar ginekologo eta politikaria Afganistango Asanblea Nazionaleko diputatu izan zen hamabi urtez.[1][2][3]

Umezurtz geratu zen haurtzaroan. Medikuntzan lizentziatu zen eta ginekologo-obstetra gisa aritu zen bere herrian zazpi urtez.[4][5][5]

Nilofar Ibrahimi, Ibrahim Begen alaba, 1976an jaio zen Kishem distrituan, Badakhshan probintzian eta Tajik (تاجيک‎) etniakoa da. Bere aita eta aitita legegileak izan ziren Meshrano Jirga (paxtuneraz مشرانوجرګه) edo Parlamentuko Goi Ganberan, Mohamed Zahir Shah erregearen erregealdian, eta bere familiak eragina izan zuen Afganistango ipar-ekialdeko eskualdean. Ibrahimi Mazar-e-Sharif-eko Beganji Institutuan graduatu zen 1991n. Ondoren, Medikuntza Zientzietako lizentziatura lortu zuen Balkh-eko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean, 2003an.[6]

Badakhshan probintzian zerbitzu medikoak ematen dituen Care of Afghan Families (CAF) gobernuz kanpoko erakunde afganiarrarekin lan egin zuen. 2003an Balkh-eko Unibertsitatean graduatu ondoren, Kabuleko Rabia Balkhi Ospitalean mediku gisa lan egin zuen eta ondoren CAFek kudeatzen duen Kishem Barrutiko Ospitalean.[6]

Zazpi urtez lan egin nuen obstetra-ginekologo gisa nire herrian. Denbora horretan ikusi nuen emakumeak soilik etxeko lanetan aritzen diren emazte edo amatzat hartzen direla. Emakume horiek ahotsa altxatzea nahi nuen. Parlamentura aurkezteko inspiratu eta motibatu ninduen emakumea nire ama izan zen. Borroka izugarria izan zen hain gizonek menderatutako gizarte batean lehiatzea, eta ahalegin handia egin behar izan nuen, baina lortu nuen.[7]

2010ean, Afganistango Parlamentuko diputatu hautatu zuten Iparraldeko probintzian (Badakhshan). 2018an berriro hautatu zuten Parlamenturako. 2021eko talibanen erasoaldiaren ondoren, herrialdetik ihes egin behar izan zuenean eta Canberrara, Australiako hiriburura, joan zenean. Senarra eta bost seme-alabak zazpi urte zeramatzaten herrialde hartan bizitzen.[3][8][2]

2019an ZamZam Fundazioa sortu zuen, Afganistango haur ahulei eta neskato umezurtzei laguntzeko borrokatzen duena.[4][8]

"Getting to Know Your New Home, Australia" liburua argitaratu zuen, Afganistango egoiliar berriei Australiako bizimodura egokitzen laguntzeko.[8]

Ibrahimik ingelesez eta dari hitz egiten du.[6]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2018an, Sedika Mojadidi zinemagilearen "Facing the Dragon" dokumentaleko protagonistetako bat bihurtu zen, Shakila Ebrahimkhil erreportari afganiarrarekin batera.[3][9]
  • CRS Geoff McPherson 2022 beka jaso zuen.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]