Edukira joan

Nina Ricci

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nina Ricci
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Nielli
JaiotzaTurin1883ko urtarrilaren 14a
Herrialdea Frantzia
 Italiako Erresuma  (1883ko urtarrilaren 14a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1970eko azaroaren 29a)
HeriotzaParis1970eko azaroaren 29a (87 urte)
Hobiratze lekuaCourances
Familia
Ezkontidea(k)Luigi Ricci (en) Itzuli  (1904 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgoi joskintza diseinatzailea eta moda-diseinatzailea
Enplegatzailea(k)Nina Ricci (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0723234 Find a Grave: 6624 Edit the value on Wikidata

Maria Adélaïde Nielli, Nina Ricci bezala ezaguna (Turin, 1883ko urtarrilaren 14a - Frantzia, 1970eko azaroaren 29a), italiar jatorria duen jostun frantsesa izan zen. Bere marka, bere semea zen Robert Ricciri esker bultzatua izan zen eta bere garaian, goi-mailako joskintzako garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Turinen jaioa, bere familia Florentziara mugitu zen 5 urte zituenean eta bi urte geroago Frantziara. Bere aita goiz hil zen eta umezurtz geratu zen. 14 urte zituenean ikasle bezala hasi zen Parisko modako tailer batean lan egiten, 18 urte zituenean tailerraren zuzendari bihurtu zen. Urte horretan ere, Luigi Riccirekin ezkondu zen. 22 urterekin tailerreko diseinatzaile zuzendari bihurtu zen. Bere senarrarekin Montecarlon finkatu zen, baina gero Parisera bueltatu ziren. 1905ean bere semea Robert jaio zenean bere diseinuak sortzen zituen, baina beste sinadurentzako saltzen zituen. Moda munduarekin jarraitu zuen eta bizitza beste dendentzako eta fabrikentzako josten irabazten zuen, baina 1929an lan gabe geratu zen. Momentu honetan, bere semeari laguntza eskatu zion.

Robert Ricci salmenten psikologia eta merkatuaren analisia ikasi zuen eta 25 urte egin baino lehen bere publizitate agentzia sortu zuen. Bere amaren arazoak ikusita, agentzia itxi zuen. Roberti moda mundua ez zitzaion interesatzen, baina Ninari jantziak egitea gustatzen zitzaionez eta berari saltzea, 1932an Nina Ricci marka fundatu zuten Roberten ideiei esker. Marka hau, goi-maialko produkziora bideratu zuten. Gela bat alokatu zuten 20. zenbakiko Rue des Capucinesen. Hasieran, 25 jostun zituzten, baina bi urte geroago bikoiztu egin zituzten zenbakiak eta lan egiteko lekua handitu zuten. 1939an Ricci saloiak 11 solairu okupatzen zituzten kaleko 3 eraikinetan, enpresa finkoa bihurtu zen 500 jostunekin eta eraikin baten propietatearekin.

Nina Ricciren jantziak eramaten dituzten emakumeak
Nina Ricciren jantziak eramaten dituzten emakumeak

Ninak bezero bakoitzaren pertsonalitatea ateratzen zuen eta bakoitzari moldatutako jantzi egoki bat egiten zion; hori dela eta, arrakasta handia zuen. Elegantzia, feminitatea, sofistikazioa… kontuan hartzen zuen bere diseinuak egiterako orduan. Bere estiloa nahiko liraina eta frantsesa zen.

II Mundu Gerran Robert Riccik ofizial bezala parte hartu zuen, baina baserri bat erosi zuten Anjouen familia eta jostun guztiak jan egin ahal izateko. Gerrako etena pasata, Ricci markak moda alde batera utzi zuen eta lurrinetan zentratu ziren.

Atera zen lehenengoa 1946. urtean, Coeur Joie izena zuen, izugarrizko arrakasta izan zuen. 2 urte geroago, L’Air du Temps aurkeztu zen Marc Laliqueren botila diseinuarekin eta 3 urte geroago, uso forma zuen tapa Joan Rebull Torroia eskultoreak diseinatu zuen. Bigarren lurrin salduena bihurtu zen Coco Chanelen 5. zenbakiaren atzetik. Gaur egun ere, lurrin horrek izugarrizko arrakasta dauka. Botila, ilustrazioa, enbalajea, tapa… dena detailera pentsatuta zegoen.

Nina Riccik egindako bainujantziak
Nina Riccik egindako bainujantziak

Modari buruz dagokionez, 1950ean Nina Riccik bere semearen aholkua kontuan izanda diseinatzaile gazteez inguratzea erabaki zuen. 1952an Fille d’Eve fragantzia salmentan jarri zuten. 1954an Belgikako Jules-François Crahay kontratatu zuen eta diseinu internazionalen onarpena lortu zuten. 1961ean Capricci lurrina sortu zuten. 1962an Mademoiselle Ricci linea salmentan jarri zen prêt-à-porter bezala eta horregatik, merkeagoa izango da. 1964an Gérard Pipartek ordezkatu zuen eta marka horretan jarraitu zuen 35 urteetan zehar bere erretiratzera arte. 1965ean, gizonezkoen lehenengo lurrina asmatu zen Signoricci izena zuena.

Robert Ricci 1966an
Robert Ricci 1966an

1970ean 87 urterekin, Nina Ricci hil egin zen. Bere bizitzaren parte handi bat art deco etxe batean pasa zuen Dossenen ur ertzean kokatuta zegoena. Bere azken egunetara arte, moda desfileetara joan zen bere senarrak egindako bitxi baliotsuez josita.

1974ean Farouche fragantzia sortu zen. 1976an telebistan L’Air du Temps erakusteko iragarkia atera zen. 1982an Fleur de Fleurs lurrina asmatu zen. 1987an gizonezkoen moda sortu zen. 1987an Nina lurrina sortu zen.

1988ko abuztuan, 83 urterekin bere semea Robert Ricci hil egin zen.

1989an Ricci Club gizon fragantzia sortu zen. 1990an Philip Waghornek hartzen du postua prêt-à-porter linean. 1993an kosmetiko linea sortu zen. 1994an Deci Delà lurrina sortu zen da eta Myriam Schaeferk Waghome ordezkatu zuen diseinuan. 1998an Nina Ricci marka Puigek hartu zuen eta haiek, Nina Ricci moda eta lurrinak egiten jarraitu zuten. 2001ean Premier Jour lurrina sortu zen. 2002an Memoire d’Homme gizonezkoen hirugarren lurrina sortu zen.

Gaur egungo Nina Ricciren logotipoa

Pertsonaia famatuek Nina Ricci markako jantziak janzten dituzte eta bere jantziek arrakasta handia izango dute berriro. Jantzietatik aparte poltsak egingo dituzte eta arrakasta izango dute ere.

2009an Ricci Ricci lurrina atera zen. 2010ean Philippe Starck diseinatzaile industrialak edizio bereziko L’Air du Temps lurrinaren flaskoa diseinatu zuen.

2011an Ricci Ricci Dancing Ribbon eta L’Air fragantziak salmentan jarri ziren. Gaur egun ere, lurrinek izugarrizko arrakasta dute.

Zuzendari sortzaile berriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an Christian Astuguevieille izango da zuzendaria. Ondoren, 1998an Nathalie Gervais izan zen eta modernitatea eman zion larruzko diseinuak sartuz. Guissanik ordezkatu zuen 2002an eta James Aguiarek 2003an. Lars Nilson suediarrak 2006an ordezkatu zuen arte, 2009an zuzendari sortzailearen postua Oliver Theyskeensek bete zuen abangoardiako estiloarekin eta emakume indartsuaren ideiarekin. Peter Copping britainiarra hurrengoa izan zen eta erromantizismo estilora jo zuen; honek, garrantzi handia izan zuen berarekin marka ezagunago egin zelako. 2014era arte iraun zuen bere estilo lirainarekin beste aire bat eman zion markari, Nina Ricciren estilora gehiago hurbildu zen. 2014ean ere, Oscar de la Rentak sinatu zuen. 2015ean Guillaume Henry frantsesa, azkena izango dena, hasierako baloreak aterako ditu eta bere estiloa askoz ere gehiago Nina Ricciren estilora hurbilduko du, estilo lirain frantsesarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internetetik:

Liburuetatik: France Pochna Marie: Nina Ricci, Frantzia1992, Nina Ricci, Editions du Regard (1992ko azaroaren 9an)

Bideoetatik: