Nino Rota

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nino Rota
Nino Rota 1923.jpg
Bizitza
Jaiotza Milan1911ko abenduaren 3a
Herrialdea  Italia
Heriotza Erroma1979ko apirilaren 10a (67 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (tronbosi koronarioa)
Hezkuntza
Heziketa Curtis Institute of Music
Milan Conservatory
Milango Unibertsitatea
Accademia nazionale di Santa Cecilia
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, orkestra zuzendaria, maisua, piano-jotzailea, aktorea, gidoilaria eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa opera
Sinfonia
20th-century classical musica
zinema-musika
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0000065
www.ninorota.com

Nino Rota (Milan, Italia, 1911ko abenduaren 3a - Erroma, Italia, 1979ko apirilaren 10a) italiar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika-ikasketak Erroman egin zituen. Hamaika urterekin oratorio bat idatzi zuen. Aldi batez Estatu Batuetan egon ondoren, 1938an, Tarentoko Musika Lizeoko zuzendari izendatu zuten, eta 1939an Bariko Kontserbatorioko zuzendari. Pianorako eta orkestrarako musika, sinfoniak eta operak idatzi zituen: Ariodante (1942), I due timidi (1950), eta Il cappello di paglia di Firenze (1955).

Baina musika-lan gehienak zinemarako egin zituen, eta alor horretan izan zen ospetsu. 1933an sortu zuen zinemarako bere lehen lana, Raffaello Matarazzoren Treno popolare filmaren musika. Hasieran italiar zinemagileentzat bakarrik lan egin zuen, eta mugimendu neorrealistan parte hartu zuen. 1952tik aurrera Federico Fellini zinema-zuzendariaren film guztien musika sortu zuen eta horrez gainera, beste film askoren musika idatzi zuen: War and Peace; Rocco e i suoi fratelli; Il Gattopardo; The Goodfather I; The Goodfather II. Azken horregatik Oscar saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nino Rota Aldatu lotura Wikidatan