Ninotchka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ninotchka
Ninotchka lobby card.jpg
Filma
Jatorrizko izena Ninotchka
Urtea 1939
Generoa komedia erromantikoa
lapurreta filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 110 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Narratibaren kokalekua Paris
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ernst Lubitsch
John Waters

Gidoigilea(k) Billy Wilder
Walter Reisch
Charles Brackett
Melchior Lengyel



Antzezlea(k)
Greta Garbo
Béla Lugosi
Melvyn Douglas
Ina Claire
Sig Ruman
Ernst Lubitsch
Felix Bressart
Rolfe Sedan
Alexander Granach
Armand Kaliz
Dorothy Adams
George Tobias
Gregory Gaye
Lawrence Grant
Mary Forbes
Richard Carle
Tamara Shayne
Frank Reicher
Bess Flowers
William Irving
Peggy Moran
Wolfgang Zilzer
Ellinor Vanderveer






















Ekoizpena
Ekoizlea Ernst Lubitsch
Sidney Franklin

Konpainia ekoizlea Metro-Goldwyn-Mayer
Ekoizle eragilea Ernst Lubitsch
Edizioa Gene Ruggiero
Ekoizpen-diseinatzailea Cedric Gibbons
Bestelako lanak
Musikagilea Werner R. Heymann
Argazki-zuzendaria William H. Daniels
Jantzi-diseinatzailea Adrian
Sariak
Kanpo loturak

Ninotchka 1939ko Ernst Lubitsch alemaniar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Melchior Lengyel hungariar idazlearen izenburu berdineko Ninotchka eleberrian oinarritua dago. Bertan, Greta Garbo, Melvyn Douglas eta Béla Lugosi aktoreek antzeztu zuten.

Filmak 4 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat horietako bat bera ere ez irabazi izan: Film onenaren Oscar Saria, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Greta Garbo), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Charles Brackett, Billy Wilder eta Walter Reisch) eta Argumentu onenaren Oscar Saria (Melchior Lengyel).

Bitxikeria gisa, filmaren iragarkia honako esaldia adierazten zen: Greta barrez!, suediar aktoreak zuen irudi serio eta melankolian oinarrituz, izan ere bere aurreko filma edo komedietan ez baitzuen irri egiten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sobietar Gobernuarentzat dirua lortzeko asmoz Iranoff, Buljanoff eta Kopalski kamaradak (Sig Ruman, Felix Bressart eta Alexander Granach) 1917ko Errusiar Iraultzan Swana dukesa handiari (Ina Claire) konfiskatutako harribitxiak Parisen saltzeko asmoz iritsi berri dira. Frantziako auzitegi batek harribitxien benetako jabea zein den erabaki arte hiru kamaradak hiri hartako luxuzko hotel batean ostatu hartuko dute, bitartean dukesa handiak harribitxiak berreskuratzeko asmoz bere maitalea eta bizizale hutsa den Léon d'Algout kondea (Melvyn Douglas) Parisera bidali eta hiru kamaradei kapitalismoaren abantaila eta plazerrak erakutsiko die. Sobietar Gobernuak azpijoko horien berri izan eta egora konpontzeko Nina 'Ninotchka' Ivanovna Yakushova (Greta Garbo) komunista pragmatiko, hotz eta analitikoa bidalaraziko du. Baina ustekabean, Léon d'Algout kondea eta Ninotchka elkarren artean maiteminduko dira...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ninotchka Aldatu lotura Wikidatan