Niobe tximeleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Niobe tximeleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaArgynnini
GeneroaFabriciana
Espeziea Fabriciana niobe
Linnaeus, 1758

Niobe tximeleta (Fabriciana niobe) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Europan eta Asian bizi da, Iberiar penintsulan hasi eta Korearaino hedatzen da.

Lineok deskribatu zuen 1758. urtean eta Papilio niobe izena eman zion.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta ertaina da, 46-60 mm arteko hegal zabalera du. Emeak arrak baino handiagoak dira. Tximeleta laranja da eta puntu beltz ugari ditu hegaletan zehar sakabanatuta, ia lerroak eratuz. Hegoen ertzak zuriak dira. Aurreko hegalen puntak borobiltsuak dira. Hegalen azpialdeak antzerako patroia jarraitzen du baina puntu zuri handi ugari ditu, batez ere atzeko hegaletan.

Beldarrak ilunak dira. Puntu zuri txikiak eta arantza zuriak dituzte.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean belaunaldi bakarra izaten du. Arrautzetatik jaio berria den beldarrak arrautzaren oskola bera erabiltzen du neguan hibernatzeko eta udaberrian elikatzeari ekiten dio berriro. Tximeleta helduak maiatzetik abuztura ikusten dira.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu zabalak atsegin ditu, baso irekiak eta belardi hezeak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]