Nire anaia hilaren erretratua
| Nire anaia hilaren erretratua | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Salvador Dalí |
| Sorrera-urtea | 1963 |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
| Dimentsioak | 175,3 ( |
| Genero artistikoa | erretratua |
| Kokapena | |
| Lekua | Salvador Dalí Museum (en) |
| Bilduma | Salvador Dalí Museum (en) |
| Inbentarioa | 1995.1 |
Nire anaia hilaren erretratua (gaztelaniaz: El retrato de mi hermano muerto) Salvador Dalí margolari espainiarraren margolan ospetsua da. 1963an egina, egun St. Petersburg (Florida) hiriko Salvador Dalí Museumaren bilduma iraunkorreko parte da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanaren oinarrian Dalíren biografian izandako gertaera dramatikoa dago. Dalíren anaia zaharrena, Salvador baita ere (1901eko urriaren 12an jaioa eta Salvador Galo Anselmo izenez bataiatua)[1], «katarro gastroenteritis infekzioso» batek jota hil zen bederatzi bat hilabete zituenean (1903ko abuztuaren 1ean). Horrek asko markatu zuen artista gerora, eta nortasun-krisialdi bat izan zuen, bera anaia hilaren kopia zelakoan.[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dalík antimateriaren teknika nabarmendu zuen, non puntu gorri eta beltzak zeuden. Erretratuak gereziekin eginda zeuden beltzek anaiaren aurpegia osatzen dute; gorriek, berriz, Salvado biziaren aurpegia, bata bestearen gainean. Horrela, artista bere irudi bikoitzetara itzultzen da, bere anaiarena ez ezik bere buruarena ere den erretratu bat osatuz.
Pintoreak pinturaren eskuinaldean soldadu edo konkistatzaile batzuk, lantzak eskutan jartzen ditu, hildako anaiaren aurpegirantz doazenak, antza pintoreari hura burutik kentzen laguntzeko.
Erretratuaren buruaren artean, goiko aldean, hegazti baten mokoa eta begia atzeman daiteke. Hegazti horrek anaia hilaren patua zelatatzen duela esan nahi du.
Erretratuen atzean estepa edo ametsetako eszenatokia ematen du.
Dalík koadroaren deskribapen labur bat idatzi zuen publikoan lehen aldiz erakutsi zenean: «Putreak, egiptoarren eta Freuden arabera, nire amaren erretratua irudikatzen du. Gereziek molekulak irudikatzen dituzte, gerezi ilunek nire anaia hilaren aurpegia sortzen dute, eguzkiak argiztatutako gereziek Salvador biziaren irudia sortzen dute, Kastor eta Poluxen mito handia errepikatuz .»[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Ian Gibson. 2025-04-13 (kontsulta data: 2025-05-14).
- ↑ Llongueras, Luís (2004). Dalí. Bartzelona: Ediciones B, ISBN 84-666-1343-9. (2004), 83.or.
- ↑ https://historia-arte.com/obras/retrato-de-mi-hermano-muerto
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Margolana AH! webgunean.