Nise da Silveira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nise da Silveira

Bizitza
JaiotzaMaceió1905eko otsailaren 15a
Herrialdea Brasil
HeriotzaRio de Janeiro1999ko urriaren 30a (94 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaUniversidade Federal da Bahia
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, psikiatra, artista eta mediku idazlea
Jasotako sariak
InfluentziakCarl Gustav Jung
IMDB: nm1317685 Edit the value on Wikidata

Nise da Silveira (Maceió, Brasil, 1905eko otsailaren 15aRio de Janeiro, Brasil, 1999eko urriaren 30a[1]) psikiatra eta psikoanalista izan zen, Carl Gustav Jungen ikaslea. Beti izan zen psikiatriako tratamendu oldarkorren kontrakoa, hala nola elektroshockaren, intsulina terapiaren eta lobotomiaren aurkakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maceión jaio zen, 1905ean, familia dirudun batean. Aita Jornal de Alagoas egunkariko kazetari bat zen, eta Colégio do Santissimo Sacramento ikastetxe esklusiboan ikasi zuen.

1921etik 1926 arte medikuntza ikasi zuen Salvador de Bahian, eta graduatzean 157 gizonen artean emakume bakarra izan zen.[2]

1933an, Rio de Janeiron, Serviço de Assistência a Psicopatas e Profilaxia Mental zerbitzuan lan egin zuen. Erizain batek leporatu zion Karl Marxen liburuak zituena, eta berehala espetxeratu zuten. Garai hartan ezkondu zen bere lankide mediku Mário Magalhães da Silveirarekin.[3]

1930eko hamarkadaren erdialdean, erdi klandestinitatean aritu zen lanean, eta Spinozari buruzko jakintzetan sakondu zuen. 1955ean, Cartas à Spinoza argitaratu zuen.

1952an Museu de Imagens e do Inconsciente museoa sortu zuen, eta 1956an Casa das Palmeiras etxea, Rio de Janeiron.[4] Etxe horretan gaixo psikiatriko larriak kanpo paziente gisa tratatzen dituzte, erabat gizarteratzeko helburuarekin.

Nise zooterapiaren arloko aitzindarietako bat da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Orden del Rio Blanco, Brasilgo Gobernuko Kanpo Arazoetako Ministerioa, Brasilia, 1987.
  • Prêmio Personalidade do Ano de 1992, Brasilgo Arte Kritikarien Elkartea.
  • Chico Mendes domina, Tortura Nunca Mais elkartea, São Paulo, 1993
  • Ordem Nacional do Mérito Educativo, Brasilgo Gobernuko Hezkuntza eta Kirol Ministerioa, 1993.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jung: vida e obra, Rio de Janeiro: José Álvaro Ed., 1968
  • Imagens do inconsciente Rio de Janeiro: Alhambra, 1981
  • Casa das Palmeiras. A emoção de lidar. Uma experiência em psiquiatria Rio de Janeiro: Alhambra, 1986
  • O mundo das imagens São Paulo: Ática, 1992
  • Nise da Silveira Brasil, COGEAE/PUC-SP 1992
  • Cartas a Spinoza Rio de Janeiro: Francisco Alves, 1995
  • Gatos, A Emoção de Lidar Rio de Janeiro: Léo Christiano Editorial, 1998

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nise da Silveira Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Brasil
Artikulu hau Brasilgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.