Nissan Estadioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nissan Estadioa
横浜国際総合競技場
Nissan International Stadium Yokohama.jpg
Japon Kozukue2.jpg
Nissan Stadium 20101123.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakKanagawa prefektura
Izendaturiko hiriaYokohama
Japoniako auzoaKōhoku-ku
ChōchōKozukue-chō
Koordenatuak35°30′36″N 139°36′23″E / 35.51004°N 139.60625°E / 35.51004; 139.6062535°30′36″N 139°36′23″E / 35.51004°N 139.60625°E / 35.51004; 139.60625
Historia eta erabilera
2001 FIFA Confederations Cup 2001
2002ko Munduko Futbol Txapelketa 2002
2019ko Munduko Errugbi Txapelketa 2019
Zazpiko errugbia 2020ko Udako Olinpiar Jokoetana 2021
Inaugurazioa1998ko martxoaren 1a
JabeaYokohama
Izenaren jatorriaNissan
Yokohama
Kirolafutbola
hamabosteko errugbia
atletismoa
amerikar futbola
ErabiltzaileaYokohama F. Marinos
2020ko Udako Olinpiar Jokoak
Edukiera72.327
Arkitektura
ArkitektoaMHS Planners, Architects and Engineers (en) Itzuli
Tohata Architects & Engineers (en) Itzuli
Dimentsioak72 (zabalera) × 107 (luzera) m
Azalera68.313 m²
Kontaktua
Helbidea3300 Kozukue-cho, Kōhoku-ku, Yokohama
Webgune ofiziala

Nissan estadioa (japonieraz 横浜国際総合競技場 Yokohama Kokusai SogoKyogijo), lehen Yokohamako nazioarteko estadioa edo International Stadium Yokohama bezala ezagutua, Yokohaman (Kanagawa prefetura) kokatutako Japoniako estadioa da, Tokio Handia deuturikoan.

Gaur egun, Yokohama F. Marinos klubaren etxea da, eta J-ligan jokatzen du. 72.327 eserleku ditu (34.371 beheko aldean eta 37.956 goikoan). Hori dela eta, Japoniako estadiorik handiena da Tokioko estadio olinpiko nazionalaren aurretik[1][1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estadioa 1994ko urtarrilean hasi zen eraikitzen (60,3 mila milioi yen), eta 1998ko martxoan inauguratu zen lagunarteko futbol-partida batekin. Partida horretan, japoniarrak nagusitu ziren (2-1) Hego Koreako ohiko lehiakidearen aurka. J-ligaren lehen partida, berriz, Marinos taldearen garaipenarekin (2-0) bukatu zuen Verdy Kawasakiren aurka.

2002ko Munduko Futbol Kopako lau partida ere hartu zituen, eta, bereziki, 2002ko ekainaren 30ean, Brasil bere historiako bosgarren aldiz koroatu zen, finalean Alemania garaituz (2-0, Ronaldoren bikoa).

Asiako herrialdeetan oso presente dagoen "naming"aren biktima, Nissan autoaren markagatik bost urtez ordaintzen den estadioa, Nissan estadio izendatu zuten 2005eko martxoaren 1ean.

Egitura eta ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tribunek zelaiari bira ematen diote inolako hausturarik gabe. Mendebaldeko eta ekialdeko tribunak banda-lerroarekiko paraleloak dira, eta iparraldekoak eta hegoaldekoak pixka bat kurbatuak dira ateen atzean. Eserlekuak bata bestetik 90 cm-ko lerroetan eta bi gerrikotan banatuta daude[1]. Beheko aldia soropilaren maila baino 75 cm gorago dago[1].

Edukiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, Nissan estadioak toki gehien ditu Japoniako estadio batean, 72.327 eserlekurekin[1].

Ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nissan estadioko jokalekua soropil naturalekoa da[1]. Azken hori 80 cm-ko material drainatzaileen gainean dago, eta gainazaletik 30 cm ingurura dauden ur beroko hodiak igaro daitezke[1]. Sistema honen bidez, soropilaren tenperatura kontrolatzen da neguan[1]. Estadioak 19 × 9 metroko bi bideo-pantaila erraldoi ditu.

Ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko Munduko Futbol Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FIFAko Kluben 2016 Mundu Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h 施設概要. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]