Nissan Primera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nissan Primera
2005 Nissan Primera SX DCi 2.2 Front.jpg
Ekoizlea Nissan
Marka Nissan
Ekoizpen urteak 1990-2007
Ekoizpen lekuak Japonia, Erresuma Batua
Aurrekaria Nissan Bluebird Itzuli
Ondorengoa Nissan Altima Itzuli
Segmentua Turismoa
Mota family car Itzuli
Karrozeria 4 edo 5 ateko sedana
Konfigurazioa Zeharkako aurreko motorra, aurreko trakzioa
Abiadura-kaxa 5 abiadurazko eskukoa

Nissan Primera autoa, Nissan japoniar markak produzitzen du 1990tik. D segmentuko kirol sedan bat da.

Primera bost ateko autoa da, zeharkako aurreko motorra eta aurreko trakzioa dituena. Lau ateko sedan karrozeriarekin, bost ateko liftbacka eta familiarra aurki ditzakegu; motor guztiak lau motor linealekoak izanik.

Honda Accord, Mazda 6 eta Toyota Avensis modelo japoniarrei, eta BMW Serie 3, Ford Mondeo, Opel Vectra eta Volkswagen Passat europar autoei aurre egiteko garatu zen. Sunderlanden, Ingalaterran, eta Japonian fabrikatu zen.

Lehenengo belaunaldia (1990-1996)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nissan Primeraren lehenengo belaunaldia (P10 txasis kodea) 1990ko hamarkadako bukaeran atera zen merkatura, Nissan Bluebird autoa ordezkatuz. Japonian ordea, 1989rako komertzializatua izan zen. Aukeran ematen zen autoa erosterakoan, bost martxako aldaketa kaxa manuala edo lau martxako automatikoa.

4 ateko sedana eta 5 ateko hatchbackeko bertsioetan izan ziren aurkeztuak. Bertsio guztiak motor ezberdinekin ekipatu ahal ziren. Bertsio familiarra, txasis kode ezberdinarekin, ez zen 4 eta 5 ateko bertsioen antzekoa, Nissan Avenir modeloarekin antzekotasun gehiago zuelarik.

Nissan Primera europar merkatuan lehiatzeko izan zen diseinatua. Linea honetan erabili zen lehenengo aldiz multi-link suspentsioa aurre- trakzioko auto batean. Bi tokitan fabrikatu zen maila mundialean, Erresuma Batua eta Japonia. Baina 5 ateko bertsioa Erresuma Batuan bakarrik fabrikatzen zen, eta gero Japoniara bidali.

Estatu Batuetan ibilgailu honen japoniar bertsioa Infiniti G20 moduan izan zen komertzializatua, Nissanen gama altu bezala. Oso harrera ona izan zuen Kanadan ere.

Ekipamenduaren modeloak eta mailak ezberdinak ziren japoniar, europar eta amerikarren artean (azken hau zen hobeto ekipatzen zutena). Gama europarrean, bertsioak ekipamendu txikitik handiagora joan ziren: L, LS, LX, SRi, SLX, SGX-SE yeGT, Japonian: Tm, Ts, Te, eta Amerikan: normala eta touringa.

Beste merkatu batzuetan, adibidez Australia eta Zeelanda Berria, T4 bertsioa atera zen. Bertsio honek lau gurpiletako trakzioa zuen eta 2.0 motorra zuen, 150 CV koa.

Bigarren belaunaldia (1997-2002)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primeraren bigarren belaunaldia (P11 txasis kodea) Japonian atera zen 1995ean eta Europan 1996an. Bi urte iraun zituen lehen diseinu berri bat egon zen 1996an eta 1998ko bukaeran beste bat. Esku kaxen eta kaxa automatikoez gain, transmisio aldakor jarraiarekin eskaintzen zen.

Lehenengo belaunaldiarekin izan zuen aldaketarik nabarmenena motorraren aldaketa izan zen.

Facelift P11-144[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999 bukaeran, autoaren karrozerian aldaketa handi bat gauzatu zen, P11-144 izena hartuz.

Aldaketa honetan gehien nabarmentzen zena, kotxeari itxura borobilago bat eman ziotela da. Aurreko argiek betazal batzuk simulatzen zituzten, argi motzei lupa lenteak jarriz. Autoa aerodinamikoagoa izatera pasatu zen.

Aldaketa gehienak estrukturalak izan ziren, kolisio kasuan segurtasun maila handiagoa lortuz. Ardatzak, transmisioak eta suspentsioak mantendu ziren.

Primera P11 eta P11-144 autoek Britaniar Turismo Txapelketan hainbat titulu lortu zituzten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nissan Primera Aldatu lotura Wikidatan