Nix (satelitea)
Artikulu hau, Nix, Plutongo sateliteari buruzkoa da, beste terminoetarako ikus: Nix (argipena)
Nix | ||
---|---|---|
![]() 2015eko uztailaren 14ean New Horizons zundak Nixi atera zion argazkia. | ||
Aurkikuntza | ||
Aurkitzailea(k) |
||
Data |
2005eko ekaina | |
Izendapenak |
S/2005 P 2 | |
Kategoria |
||
Elementu orbitalak | ||
Makurdura orbitala |
0.04° ± 0.022° | |
Ardatzerdi handia |
48.675 ± 120 km | |
Eszentrikotasuna |
0,002 ± 0,002 | |
Elementu orbital eratorriak | ||
Orbita periodo siderala |
24,856 egun | |
Zeinen satelitea? |
||
Ezaugarri fisikoak | ||
Masa |
5×1016 - 2×1018 kg | |
Diametroa |
42×36 km | |
Albedoa |
0,04 - 0,35 | |
Ezaugarri atmosferikoak | ||
Tenperatura |
33 - 55 K | |
![]() Irudikapen artistiko honek, Pluton eta Karonte Nixetik nola ikusiko ziren erakusten digu. | ||
Nix Plutonek eta Karontek osatzen duten sistema bitarraren satelite bat da. 2005ean izan zen aurkitua Hidra satelitearekin batera eta 2006an Hubble espazio teleskopioak bere existentzia baieztatu zuen. Hasieran 'S/2005 P 2' izena jarri zitzaion, 2006an Nazioarteko Astronomia Elkarteak orain duen izena jarri zion arte mantendu zen aipatutako izena. Ehun kilometro inguruko diametroa dauka.
Pluton eta bere sateliteekin gertatu den bezala, gorputz honek ere greziar mitologiako infernuko edo inframunduko jainkoen izena hartu du. Kasu honetan, Nix, iluntasunaren jainkosaren izena da.
Nixen izena, Hidra, Plutongo satelitearenarekin batera aukeratu zen. Bi izenen inizialak batzen baditugu, NH siglak lor ditzakegu, sigla hau New Horizons zundaren omenez ezarri zen, zunda hau 2006an Plutonera bidean abiatu zelako.
Gorputz honek +23,38ko magnitudea du, beraz, ezin da Lurretik behatu.
Nixek orban gorri bat duela konturatu dira zientzialariak, gorputz honekiko beraien interesa piztuz. New Horizons zundak 2015eko uztailaren 14an eginiko argazki batzuek oso ongi erakusten dute orban hau. Zunda honek eginiko argazki guztiak bikainak dira, Nixetik 165.000km-ra zegoen arren, 3 kilometroko zabalera eta 42 kilometroko luzeera duten ezugarri fisikoak erakusten dituen argazkiak ateratzea lortu du.
Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nix izena greziar mitologiako iluntasunaren jainkosarena da. Jainko hau Karonen ama ere bada. 2006an ezarri zitzaion behin betiko izena. Hasiera batean Nyx izena jartzea proposatu zuten hainbat astronomoek, baina, ideia hau ez zen onartua izan beste gorputz batek antzeko izen bat duelako, zehazki, (3908) Nyx asteroideak.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Plutonen sateliteei iburuzko informazio gehiago
- Nixi buruzko informazio gehiago NASAren webgunean (Ingelesez)
Pluton Eskualdeak Sateliteak Aurkikuntza eta izena Neptunoz haraindiko objektuak TNO motak: Disko sakabanatukoak • Cubewanoak • Plutinoak • Sednoideak • Twotinoak
Planeta nanoak: Pluton • Eris • Haumea • Makemake • Orcus • Quaoar • Ixion • Varuna
Sateliteak: Karonte • Nix • Kerberos • Hidra • Styx • Disnomia • Namaka • Hiʻiaka • S/2015 (136472) 1 • Vanth
Sednoideak: Sedna • 2012 VP113
Besteak: Kuiper gerrikoa • Hillsen hodeia • Oorten hodeia • Bederatzigarren planeta