Nkosazana Dlamini-Zuma
Nkosazana Clarice Dlamini-Zuma (Natal, Hegoafrika, 1949ko urtarrilaren 27a) Hego Afrikako politikari eta apartheidaren aurkako ekintzailea da. Hegoafrikako Osasun ministro izan zen 1994. urtetik 1999. urtera, Nelson Mandelaren lehendakaritzapean, eta Kanpo Harremanetarako ministro 1999ko ekainaren 17tik 2009ko maiatzaren 10era, Thabo Mbeki eta Kgalema Molanthe presidenteekin. Gero, Jacob Zuma bere senar ohiaren kabineteko Barne ministro izendatu zuten, 2009ko maiatzaren 10ean. 2012ko uztailaren 15ean, Dlamini-Zuma Afrikako Batasuneko Batzordeko presidente hautatu zuten, eta Afrikako Batasunaren Erakundea zuzendu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2][3][4]
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dlamini-Zuma, zulu, Natalen jaio zen eta zortzi seme-alaben artean nagusiena izan zen. Amanzimtoti Training College-n bukatu zuen bigarren hezkuntza, 1967an. 1971n, Zoologia eta Botanika ikasketak hasi zituen Zululandiako Unibertsitatean, eta Zientzietako Lizentziatura (BSc) lortu zuen. Gero, Natal-eko Unibertsitatean hasi zituen medikuntza ikasketak.
AKN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkadan egindako ikasketetan, Dlamini Afrikako Kongresu Nazionalaren (AKN/ANC) klandestinitatean kide aktiboa bihurtu zen. Era berean, Hegoafrikako Ikasleen Erakundeko kide ere izan zen, eta erakundeko lehendakariorde hautatu zuten 1976. urtean.
Urte berean Dlamini-Zumak erbestera ihes egin zuen eta medikuntza ikasketak Bristoleko Unibertsitatean egin zituen 1978an. Gero, mediku lanetan jardun zuen Suazilandiako Mbabane ospitale publikoan, eta bertan ezagutu zuen gero bere senarra izan zena eta Jacob Zuma Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko presidente izan zena. 1985ean Erresuma Batura itzuli zen Liverpooleko Unibertsitateko umeen osasun tropikaleko diploma bat osatzeko Medikuntza Tropikaleko Eskolan. Bere diploma jaso ostean, eskualdeko AKNren Osasun Batzordearentzat lan egin zuen, Britainia Handiko gobernuz kanpoko erakunde bat den Osasunaren eta Errefuxiatuen Fideikomisoaren zuzendari kargua onartu baino lehen.
Gobernua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osasun Saila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992an, Hegoafrika Demokratikorako Konbentzioko (HDK/CODESA) Genero Aholku Batzordeko kide izan zen. Ondoren, 1994ko Hegoafrikako lehen hauteskunde demokratikoen ostean, Nelson Mandela presidentearen kabinetean Osasun ministro izendatu zuten.
Atzerri Gaietako Saila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thabo Mbekik Hegoafrikako presidentetza albokoa eskaini zion Jacob Zuma ordezkatzeko, baina atzera bota zuen proposamena eta azkenean presidenteordetza Phumzile Mlambo-Ngcukak hartu zuen.
2012ko urritik 2017ko urtarrilera arte Afrikako Batzorde Nazionaleko lehendakaria izan zen.
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dlamini-Zuma Zuzenbidean honoris causa doktore izendatu zuten Nataleko Unibertsitatean (1995) eta Bristoleko Unibertsitatean (1996).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Jobson, Elissa. (2012-07-16). «African Union chooses first female leader» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-02-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nkosazana Dlamini-Zuma» Casafrica 2017-02-10 (kontsulta data: 2025-02-28).
- ↑ (Ingelesez) Nkosazana Dlamini-Zuma Biography: Age, Husband & Net Worth. 2024-01-30 (kontsulta data: 2025-02-28).
- ↑ «Minister Nkosazana Dlamini-Zuma» www.dpme.gov.za (kontsulta data: 2025-02-28).