Noba nano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Noba nano bat bere distira bat-batean 5 eta 250 bitarteko faktore baten (2 eta 6 itxurazko magnitude bitartean) handitzen duen izar aldakor kataklismiko mota bat da. Distira handienerainoko hazkuntza egun bat baino gutxiagoan gertatzen da, inaktibitaterainoko jeitsiera zenbait egun edo astetan zehar gertatzen den bitartean. Mota honetako izarren eredua U Geminorum da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noba nanoak elkarrengandik gertu dauden bi izarrez osatutako izar bitarrak dira. Horietako bat bere lagunagandik materia hartzen duen nano zuri bat da, bigarren hau K edo M motako izar azpierraldoi bat den bitartean. Ohiko noben antzekoak dira, non nano zuriak aldikako eztandak jasaten dituen, baina mekanismoa ezberdina da. Ohiko nobetan eztanda horiek hidrogenoaren fusio eta detonazioaren ondorio diren bitartean, egungo teoriak noba nanoen kasuan akrezio diskoaren ezegonkortasunaren ondorio direla dio, gasak bere biskositatean aldaketa bat eragiten duen tenperatura kritiko bat lortzen duenean, nano zuriranzko kolapso bat gertatuz, energia potentzial grabitatorio handia askatzen duena.

Noba nanoen eta ohiko noben arteko beste ezberdintasun bat lehenen dizdira bigarrenena baino txikiagoa dela eta ohi, egun eta hamarkada arteko epeetan errepikakorrak direla da. Eztandaren argitasuna handitu egiten da errepikakortasun tartearekin eta orbita periodoarekin. Hubble espazio teleskopioarekin berriki eginiko ikerketek iradokitzen dutenez, azken erlazioak noba nanoak distantzia kosmikoak neurtzeko izar kandela bezala erabilgarriak izan daitezke.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noba nanoen artean honako azpimotak ezberdin daitezke:

  1. SS Cygni izarrak. Ondo definitutako eztandak jasaten dituzte, 2 eta 6 magnitude bitarteko zabalerarekin. Azpimota honi izena ematen dion izarra SS Cygni da, aurkitu zen azpimota honetako lehen izarra.
  1. SU Ursae Majoris izarrak. Ohiko eztandez gain, noiz behinka, bataz bestekoa baino dizdiratsuagoak diren "supereztandak" jasaten dituzte. Hauen eredua eta izena ematen dien izarra SU Ursae Majoris da.
  1. Z Camelopardalis izarrak. Hauek, tarte batean euren gehienezkotik beherako dizdira maila batean gelditzen dira. Hauen eredua eta izena ematen diena Z Camelopardalis da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]