Nobela errealista bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nobela errealista bat
Datuak
Argitaratze-data2020
GeneroaEleberria
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak198

Nobela errealista bat liburua 2020.urtean Joxean Agirrek plazaratutako eleberria da. Joxean Agirreren estiloan, eleberri berritzailea non erotismoarekin, umorea eta esperimentazioa nahasten diren lana dugu hau ere.

Gertakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loiuko aireportuan bezeroak jasotzen ditu eleberriaren taxizaleak. Honek bidaiariei istoria eta gertaera xelebreak azaltzen dizkie bidaian zehar. Gertaera horiek frankismoarekin eta trantsizioarekin, euskal erresistentziarekin lotuta daude. Taxizalea biografia zale amorratua da eta, urteen poderioz, nahiko psikologoa. Bidaiaria aztertuta badaki zein motatako pasadizo kontatu behar die. Aldi berean, bere emazteak amorantea duela ezagutuko du eta, ondoren, ikerketa txiki batzuk eginez gero, euskal idazle kazkar bat dela jakingo du. Idazle hori, Agirrezabal, gero eta irakurle gutxiago ditu; hori ikusita argitaratzaileak zera aholkatu dio: eleberri errealista idaztea, Truman Capoteren tradizioan, eta hortik dator liburuaren izenburua. Agirrezabalek amorantearen bidez taxizaleak kontatzen dituen pasadizoak ezagutuko ditu eta horiek bere nobela berrian hasiko da erabiltzen. Horrekin batera, ikerketa lan bat hasten da, eleberriarei errealismoa emateko: ETA erakundean infiltratuta egon zen Mikel Lejarzaren biografia, alegia. Bere ikerketan Espainiako Salamancaraino joango da eta horrek Espainiako zerbitzu sekretuei alarma piztuko die. Gau batean, Zarauzko sagardotegi batetik Agirrezabal eta Maider izeneko idazkaria jaisten ari zirenean, atzetik automobil batek jo egin zien, idazlea hiltzen. Argitaletxeak orduan idazleari laguntza eskatuko dio, idazlearen heriotza argitzeko eta, halaber, liburuari amaiera emateko.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko eleberriak baino errazagoa da azken hau. Pertsonaia baten inguruan egituratzen da, taxizalea. Euskal Herriko historia politiko gertuari keinu ugari egiten dizkie, bestetik. Dena dela, bi hari ikusten dira: taxizalearen eguneroko lana eta horrekin lotuta dauden ezker abertzaleko pertsonaia askoren pasadizuak, batetik, taxizale berak hildako idazlearen ikerketan burutzen duen lana, bestetik.

Liburuan Agirrengan ohikoak diren gaiak agertzen dira: metaliteratura, gaueko mundua, Zarautz, bikote barruko infidelitateak, sexua, ironia, e.a.[1] Liburuak erritmo bizia du.[2]

"El Lobo"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuaren elementu interesagarrienetariko bat Espainiako zerbitzu sekretuetako ETAn infiltratuaren inguruko ausnaketak dira. Agirrek Mikel Lejarzaren psikologia eta biografiaren zergatia ulertzeko ahalegina egiten du, zergatik sartu zen ETAn, zergatik borrokakideak traizionatu zituen, zer pentsatuko zuen bere filtrazioen ondorioak ikusita... Ariketa bitxia eta interesgarria da Agirrek proposatzen duena.

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak XX. mendeko bigarren partean gailendu ziren euskal erresistentziaren protagonisten istoria bitxiak bildu ditu, umoretsuak gehienak. Liburu honetan Jon Idigoras, Xabier Zumalde, Arantxa Arruti, Joxe Manuel Balentziaga "Balentxi", Xabier Arzalluz, Julen Madariaga eta beste askoren xelebrekeriak jasotzen ditu, horretarako ziur aski testigantzen eta oroimen liburuen azterketa sakona egin ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]