Nograro

Koordenatuak: 42°49′N 3°07′W / 42.82°N 3.12°W / 42.82; -3.12
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nograro
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGaubea
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°49′N 3°07′W / 42.82°N 3.12°W / 42.82; -3.12
Demografia

Nograro Arabako herria da, Gaubeako udalerrikoa. Gaur egun, 20 biztanle inguru ditu herriak. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak hamabost biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaubea udalerriko herriburua den Uribarri Gaubeatik 3'5 kilometro hegoaldera kokaturik dago Arcena mendilerroaren iparraldeko magalean. 664 metrotako altueran dago.

Andre Mariaren elizaren inguruan kokatzen da herria, errepidetik gora doan aldapan. Herriaren amaieran Salazardarren dorretxea dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik populaturik egon da, indusketetan Brontze Aroko aizkorak aurkitu dira.

958. urtean Donemiliagako Kartularioko agiri batean aipatzen da aurreneko aldiz Nogrado izenarekin. Ondorengo agirietan Nograbo izena ematen zaio eta 1299tik aurrera Nograro.

Herriaren garrantziaren dorretxeak ematen du, bertakoak baitira Arabako leinu indartsu batzuk, Calderondarrak, Salazartarrak eta Saltzedotarrak.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nograroko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
17 20 20 22 25 21 13 15

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Salazardarren dorretxea, XIV. mende bukaera aldera eraikia. Eraikin multzo handiago parte bazen ere gaur egun dorretxea baino ez dago zutik. Almenak mantentzen ditu dorre gainean.
  • Andre Mariaren eliza.
  • San Bartolome baselizaren hondarrak. Garai batean hiru baseliza izan ziren herrian baina gaur egun bakar honen hondarrak mantentzen dira, errekaren alboan.
  • Errota
  • Iturria: 1858. urtean eraikia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.