Nomascus nasutus
Itxura
Nomascus nasutus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hylobatidae |
Generoa | Nomascus |
Espeziea | Nomascus nasutus (Kunkel d'Herculais, 1884)
|
Banaketa mapa | |
Nomascus nasutus edo Cao-vit giboia Txinako hegoaldean eta Vietnameko iparraldean bizi den Hylobatidae espezie bat da. 1960ko hamarkadatik aurrera ez zen gehiagorik ikusi eta askok desagertutzat eman zuten. Hala ere 2002an talde txiki bat aurkitu zen Trùng Khánh barrutian, Cao Bằng probintzian, Vietnameko ipar-ekialdean. 2005ean estimazioa egin zen eta 35-37 ale bizirik zeudela pentsatu zen, horietako 10 Txinako mugaren aldean.
Munduan dauden primateen artean desagertzeko arriskurik handiena duena da.