Non sequitur (logika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau logikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Non sequitur (argipena)».
Belarjalea da, beraz, behia ere bada.

Logikan, non sequitur (latinetik «ez zaio jarraitzen», hau da, nolabait "ez dauka aurrekoarekin zerikusirik") argumentu mota bat da, non ondorioa ez baita premisetatik benetan ondorioztatzen. Zentzu zabalean, edozein arrazoibide inkontsekuente edo baliogaberi aplikatzen zaio, hau da, falazia oro non sequitur bat dela esan daiteke.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen non sequitur adibide erraz bat:

  • A bada, orduan B ere bada.
  • B da.
  • Beraz, A ere bada.

Horrela:

  • Behia bada, orduan belarjalea ere bada.
  • Belarjalea da.
  • Beraz, behia ere bada.

Ume txiki batek ere ikus dezake lehen lerroa egia izateari ez diola jarraitzen beste bi lerroak ere egia izatea.

Beste adibide erraz bat.

  • A-n baldin banago orduan B-n ere banago.
  • B-n nago.
  • Beraz, A-n ere banago.

Horrela:

  • Ondarroan banago orduan Euskal Herrian nago.
  • Euskal Herrian nago.
  • Beraz Ondarroan ere banago.

Adibide honetan ere erraz ikus dezake lehen lerroa egia izateari ez diola jarraitzen beste bi lerroak ere egia izatea. A eta B

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]