Nora Stanton Blatch Barney
Nora Stanton Blatch Barney | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nora Stanton Blatch |
Jaiotza | Basingstoke, 1883ko irailaren 30a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Greenwich, 1971ko urtarrilaren 18a (87 urte) |
Familia | |
Ama | Harriot Eaton Stanton Blatch |
Ezkontidea(k) | Lee de Forest (1908 - 1911) Morgan Barney (en) ![]() |
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cornell Unibertsitatea Cornell University College of Engineering (en) ![]() |
Hezkuntza-maila | Master of Science in Engineering (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, ingeniaria, sufragista eta ingeniari zibila |
Nora Stanton Blatch Barney (Basingstoke, Ingalaterra, 1883ko irailaren 30a - Greenwich, Estatu Batuak, 1971ko urtarrilaren 18a) estatubatuar ingeniari zibil, arkitekto eta ekintzaile sufragista eta feminista izan zen.[1] Ameriketako Estatu Batuetan ingeniaritzan graduatu zen lehen emakumeetako bat izan zen.[2] Emakumeen eskubideen aldeko borrokalarien familia bateko kidea, Harriot Stanton Blatch sufragistaren alaba eta Elizabeth Cady Stanton historikoaren biloba, bere ingeniari ibilbidea uzteari uko egin zion, bere senar Lee De Forest asmatzailearen eskakizunari aurre eginez, zeinarengandik ezkondu eta urtebetera banandu baitzen. Honek 1911n New York Times-eko artikulu batean, unibertsitateko ikasketak dituen emazte bat izatearen zailtasunak publikoki salatu zituen.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nora Stanton Blatch bezala jaio zen Ingalaterran, Basingstoken, amaren aldetik emakumeen eskubideen aldeko borrokan eta aktibismo sufragistan konprometitutako familia batean. Ama Harriot Stanton Blatch zuen eta amona, berriz, Elizabeth Cady Stanton estatubatuar lider sufragista historikoa.[4] Harriot Stanton Blatchek William Henry Blatch Jr. enpresari ingelesa ezagutu zuen, eta 1882an ezkondu ondoren, Basingstoken bizi izan zen hogei urtez, eta hantxe jaio zen Nora.
Latina eta matematika ikasi zituen New Yorkeko Horace Mann eskolan, 1897an hasita, udan Ingalaterrara itzuliz. Azkenean, familia Estatu Batuetara joan zen behin betiko 1902an, eta Blatchek Ithacako Cornell Unibertsitatean ikasi zuen, New Yorken. Han, unibertsitate horretan ingeniaritza zibilean graduatutako lehen emakumea izan zen, eta Entziklopedia Britainiarraren arabera, Estatu Batuetan ingeniaritza zibileko titulua lortu zuen lehen emakumea. 1905ean diplomatu zen, eta urte berean, American Society of Civil Engineers (ASCE) elkartean onartutako lehen emakumea izan zen (kide junior gisa onartua).[5]
1905-1906an New York City Board of Water Supply eta American Bridge Company konpainietan hasi zen lanean.

Elektrizitatea eta matematika ere ikasi zituen Columbiako Unibertsitatean, Lee De Foresten laborategiko laguntzaile gisa lan egin ahal izateko. Lee de Forestek irratiko huts-hodia asmatu zuen, eta 1908an ezkondu zen harekin. Blatchek bere senarraren enpresarentzat lan egin zuen New Jerseyn 1909ra arte, banandu ziren arte. Aldi horretan, berak sortutako enpresa batzuk administratzen lagundu zuen. Senar-emazteek urtebete eskas iraun zuten, Forestek behin eta berriz eskatu ziolako Norari bere lanbidea utzi eta ohiko etxekoandre bihurtzeko. Handik gutxira, 1909ko ekainean, Norak bere alaba Harriet erditu zuen. 1909an, Radley Steel Construction Company-n ingeniari gisa lan egiten hasi zen. 1912an de Forestengandik dibortziatu zen. Dibortziatu ondoren, bere ingeniaritza karrera jarraitu zuen, New Yorkeko Estatuko Zerbitzu Publikoaren Batzordean lanean.[5][1]
Aldi berean, lanaldi partzialean, 1914an arkitekto, ingeniaritzako ikuskatzaile eta egitura-altzairuaren diseinatzaile lanetan hasi zen Long Islanden.[1]
1916an ospea lortu zuen ASCEren aurkako salaketa bat aurkeztu zuenean. ASCEk bere kide izatea bertan behera utzi zuen junior izateko muga gainditu zuenean, baina galdu egin zuen epaiketa. 99 urte igaro behar izan ziren hil ostean elkartean beren kidetasuna aitortzeko.[2]
Aktibismo sufragista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norak bere lan-jarduerarekin batera, emakumeen eskubideen aldeko aktibismoari eta borroka sufragistari ere eskaini zion denbora. Cornel Unibertsitatean ikasten ari zela Club Sufragista sortu zuen eta 1909tik 1917ra New Yorken kanpaina egin zuen. 1915ean, Women’s Political Union-eko (Emakumeen Batasun Politiko) presidente izendatu zuten,[1] eta Women 's Political World argitaratu zuen. Beraz, Eskubide Berdintasunari buruzko Zuzenketarako Emakumeen Alderdi Nazionalaren borrokan parte hartu zuen.

1919an berriro ezkondu zen eta 1923an Greenwichera joan ziren bizitzera. Nora higiezinen sustatzaile lanetan aritu zen.
Aktibismo politikoari eutsi zion bere azken urteetara arte, 1944an World Peace Through a People 's Parliament eta 1946an argitaratutako Women as Human Beings panfletoak idatziz.[6]
1971ko urtarrilaren 18an hil zen, 87 urte zituela. Woodlawn Cemetery and Conservancy-n dago lurperatuta, Bronx NY-n 92785151 Memorial IDarekin.[7]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1908an Lee De Forest asmatzailearekin ezkondu zen. Handik urtebetera banandu ziren, senarrak Norak bere lanbidea utzi eta etxekoandre izatea nahi zuelako. 1909ko ekainean bere alaba Harriot erditu zuen. 1912an dibortziatu ziren.[5][8] De Forestek artikulu bat idatzi zuen New York Times-en 1911ko uztailaren 28an, dibortzioaren erdian: "Warns Wives of "Careers" izenekoa.[3][9][10] 1919an, Morgan Barney itsas arkitektoarekin ezkondu zen. 1920ko uztailaren 12an bere alaba Rhoda Barney Jenkins jaio zen. Rhoda 2007ko abuztuaren 25ean hil zen Greenwichen.[11]
Hil osteko aitorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean hil ostean ASCEko kide izatera iritsi zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2014-09-30). «Nora Stanton Blatch, ingeniera civil» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ a b c «First Woman Member of the American Society of Civil Engineers - Nora Stanton Blatch Barney - An Engineer's Aspect» anengineersaspect.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Warns wives of "careers"» SlideShare 2015-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ «Nora Stanton Blatch» ETHW 2016-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Nora Stanton Blatch Barney | American Civil Engineer, Architect & Suffragist | Britannica» www.britannica.com 2024-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ (Ingelesez) «Women's biographies: Distinguished Women of Past and Present» essaypro.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ (Txekieraz) «Women of science : 100 inspirational lives | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ "Harriet de Forest Engaged To Marry. Daughter Of Mrs. Morgan Barney Is Betrothed To Marshall C. Allaben Jr. Her Father Is Inventor. She Is An Artist And Has Exhibited Here And in Paris. Fiance Member Of Yale Club". New York Times. 22 October 1932..
- ↑ «WARNS WIVES OF "CAREERS."; Lee De Forest Says Women Sacrifice Wifehood in Devotion to a Cause. (Published 1911)». The New York Times.
- ↑ (Ingelesez) «Pioneering women in STEM | NSF - National Science Foundation» new.nsf.gov 2015-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ «Rhoda Jenkins Obituary (2007) - New York, NY - New York Times» Legacy.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).