Noradrenalina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Noradrenalina
Norepinephrine.svg
Norepinephrine.png
Formula kimikoa C₈H₁₁NO₃
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
C1=CC(=C(C=C1[C@H](CN)O)O)O
InChl 3D eredua
Osatuta nitrogeno eta karbono
Mota Katekolamina
Masa molekularra 169,18 u
Erabilera
Konposatu aktiboa Levophed (en) Itzuli
Tratatzen du neurogenic shock (en) Itzuli
Elkarrekintza Adrenoceptor alpha 1A (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 1B (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 1D (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 2A (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 2B (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 2C (en) Itzuli, Adrenergic receptor, beta 3 (en) Itzuli eta Adrenoceptor beta 3 (en) Itzuli
Rola Alpha-adrenergic agonist (en) Itzuli, sympathomimetic drug (en) Itzuli eta Vasoconstrictor Agents (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey SFLSHLFXELFNJZ-QMMMGPOBSA-N
CAS zenbakia 51-41-2
ChemSpider 388394
PubChem 439260
Reaxys 4231961 eta 2804840
Gmelin 18357
ChEMBL CHEMBL1437
ZVG 102540
EC zenbakia 200-096-6
ECHA 100.000.088
MeSH D009638
RxNorm 7512
Human Metabolome Database HMDB0000216
KNApSAcK C00001424
UNII X4W3ENH1CV
NDF-RT N0000147945
KEGG D00076

Noradrenalina (norepinefrina ere deitua) giltzurrungaineko guruinek jariatutako hormona da, C8H11NO3 formula duena. Katekolamina bat da, hots, katekol eta amino taldeak dituen molekula bat. Katekolamina guztien antzera tirosina aminoazidotik eratorria da.

Bere egitura kimikoak antza handia du adrenalinarekin, baina horren aldean metilo taldea falta zaio. Halaber, adrenalinaren molekula aitzindaria da.

Hormona izateaz gain noradrenalina ere neurotransmisorea da, hots, neuronen arteko eta neurona bat eta beste zelula baten arteko mezu elektrikoen transmititzailea.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giltzurrungaineko guruinek bi zati dituzte: azala eta muina. Azalak kortisona, kortisola eta aldosterona hormonak jariatzen ditu. Muinari, berriz, adrenalina eta noradrenalinaren ekoizpena dagokio.

Muinak nerbio-bukaera ugari ditu, oso inerbatua da. Azalak, aldiz, ez.

Nerbio-sistemaren hainbat neuronek (nerbio-sistema sinpatikoarenak, batez ere) noradrenalina ere sintetizatzen dute.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adrenalinaren antzera, noradrenalinak organismoa prestatzen du alarma egoera baten aurrean erantzun azkarra emateko: odoleko glukosa maila igo (gibeleko glukogenoaren hidrolisia sustatuz), erritmo kardiakoa areagotu eta odol-zirkulazioa bizkortzen du.

Hormona eta neurotransmisore honen beste efektu batzuk hauek dira:

  • arreta eta kontzentrazioa bizkortzen ditu
  • buruko funtzioetan eragina du. Esaterako, entzefaloan noradrenalina gutxi dagoenean depresiorako joera ager daiteke.
  • noradrenalinaren maila txikiek logura, nekea eta depresioa eragiten dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]