Norma kumulua
Itxura
Norma kumulua (ACO 3627 edo Abell 3627) Erakarle Handiaren erdian dagoen galaxia kumulu bat da. Izan ere, Norma kumuluaren ustezko masa 1015 eguzki masakoa da. Erakarle Handiaren masaren hamarrena. Gure plano galaktikotik zazpi gradura baino ez dagoenez, Lurretik aztertzea oso zaila da, eremu huts deritzon tokian baitago, eta Esne Bideak berak eragozten du behaketa on bat.