Norman Atlantic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norman Atlantic
Scintu (16-08-2013) (5).JPG
Fabrikazioa
FabrikatzaileaCantiere Navale Visentini (en) Itzuli
Historia
Zerbitzuaren hasiera2009
KudeatzaileaANEK Lines (en) Itzuli
Erregistro-herrialdeaItalia
Koordenatuak40°40′54″N 19°01′37″E / 40.6818°N 19.0269°E / 40.6818; 19.026940°40′54″N 19°01′37″E / 40.6818°N 19.0269°E / 40.6818; 19.0269
Ezaugarriak
Luzera186,5 m
Erruna25,6 m
Zingoa6,5 m
Tona-brutoak26.904
Edukiera852
Identifikazioa
IMO zenbakia9435466
Dei-kodeaIBUM

Norman Atlantic Itsaso Adriatikoan su hartu zuen ferry bat izan zen.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abenduaren 28an, 466 bidaiari zituen ferry bat hustu zuten Grezian, sute batengatik. 150 lagun ontzitik atera zituzten eta kontrolpean zuten sutea[1]. Su hartu zuen ontzia erreskatatzeko zailtasunak zituzten eguraldia zela-eta. Gutxienez, pertsona bat hil eta beste bi zauritu ziren. Guztira, 478 bidaiari zeuden[2].

Abenduaren 29rako zazpi lagun ziren hildakoak 'Norman Atlantic' ferryko sutean eta kontrolpean zuten sutea. Amaitu zituzten erreskate lanak ere[3]. Hala ere, jakitera eman zutenez, bilaketa-dispositiboa indarrean egongo zen desagerturik ez zegoela ziurtatu arte. Istripuaren unean ontziak behar baino karga handiagoa zuela esan zuten Italiako hainbat komunikabidek[4]. Azkenik, Gutxienez bederatzi pertsona (hiru greziarrak, bi italiarrek, bi alemaniar, inork turkish eta Georgian bat) hil dira eta gutxienez 16 (9 greziarrak, lau turkiarrak, bi italiar eta inork German) sakabanatuta daude.[4][5][6][7][8].

Abenduaren 29 gauean jakin zenez, hamar pertsona hil ziren ontziaren ezbeharrean. Bilaketa-dispositiboa martxan egongo zen desagerturik ez dagoela egiaztatu arte. Ezbeharra izan zen unean ontziak behar baino karga handiagoa zuela zabaldu zen. Bestalde, 427 pertsona erreskatatu zituzten[9].

Abenduaren 30ean, Albaniako bi langile hil ziren, ontzia atoian eramaten ari zirela kableetako bat hausteagatik[9].

Abenduaren 31ean, ferryaren kapitaina inputatu zuten. Hala ere, kapitainaren jarrera eredugarria izan zela esan zuten Italiako komunikabideek, ferryan zihoazen lagun guztiak ebakuatu ondoren atera zelako ontzitik[10].

Urtarrilaren 2an, 'Norman Atlantic' iritsi zen Brindisiko portura, atoian eramanda. Italiako agintari judizialek itsasontzia konfiskatu eta ikerketa hasi zuten[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]