Norman Johnson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Norman Johnson
Norman Johnson (mathematician).jpg
Bizitza
Jaiotza 1930eko azaroaren 12a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza 2017ko uztailaren 13a (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa Torontoko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Harold Scott MacDonald Coxeter
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta unibertsitateko irakaslea

Norman W. Johnson (Kanada, 1930eko azaroaren 12a) kanadar matematikari bat da, Wheaton College ikastetxean (Massachusetts, AEB) lan egin duena. 1966an, Doktoregoa lortu zuen Torontoko Unibertsitatean The Theory of Uniform Polytopes and Honeycombs izenburuko tesiarekin; H. S. M. Coxeter izan zuen ikuskatzaile.

1966ko doktore tesi horretan Johnsonek hiru izar-polikoro uniforme deskribatu zituen, antiprismen antzekoak direnak, Johnsonen antiprismak izenekoak.

1966an, 92 solidoren zerrenda bat argitaratu zuen Norman Johnsonek, izen eta zenbaki banarekin. Johnsonek ez zuen frogatu 92 baino ez zirela, baina aieruz esan zuen besterik ez zela egongo. Eta 1969an, Viktor A. Zalgaller-ek halaxe frogatu zuen: Johnsonen zerrenda oso-osoa zen.

duela gutxiago, Johnson Uniform Polychora Project proiektuan hartu du parte, dimentsio handiagoko Politopoak deskribatzeko eta izendatzeko.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hyperbolic Coxeter Groups [1]
  • Mostly Finite Geometries ISBN 0-8247-0035-X
  • Convex Solids with Regular Faces (or Convex polyhedra with regular faces), Canadian Journal of Mathematics, 18, 1966, pages 169–200. (92 solidoren zerrenda dauka)
  • The Theory of Uniform Polytopes and Honeycombs, Ph.D. Disertación, University of Toronto, 1966

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]